245. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, lorategietako zerbitzuburu lanpostu 1 oposizio bidez betetzeko. Izendapena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022ko azaroaren 25ean egindako bileran, honako erabaki hau hartu zuen:

Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako lorategietako zerbitzuburu lanpostu 1 oposizio bidez betetzeko hautapen-prozesua amaituta, zeina Tokiko Gobernu Batzarraren 2022ko otsailaren 7ko erabakiak onetsi eta 2022ko 35. NAOn, otsailaren 17koan, argitaratutako deialdiarekin bat egin baita, eta bat etorrita hautaketa epaimahaiak emandako izendapen-proposamenarekin, eskatutako agiriak behin aurkeztuta, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoarekin bat, erabakitzen da Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea, lorategietako zerbitzuburu lanposturako: Ángel Arana de Pablo jauna (101300-1 plaza-zenbakia).

Interesdunak hilabeteko epea izanen du lanpostuaren jabetza hartzeko, izendapenaren jakinarazpena noiz jaso eta hortik aitzina.

Iruñean, 2022ko azaroaren 25ean.–Batzarreko idazkaria, Ana María Elizalde Urmeneta.

Iragarkiaren kodea: L2215991