243. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 5a - BEREZIA

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Aldaketa 2022rako lan publikoaren eskaintzan, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legearekin bat

Espedientea: RESALCAL/2022/1321.

Ikusirik alkatearen 2022ko azaroaren 24ko 1320/2022 Ebazpena, zeinean erabakitzen baita men egitea Iruñeko Lan Arloko 1. Epaitegiak 2022ko azaroaren 16an emandako 540/2022 epaiari, 434/2022 prozedura arruntean Irune Ariztegi Mariezcurrenak Burlatako Udalaren kontra eskubideak aitor dakizkion jarritako demandari dagokionez. Izan ere, demandatzailearen uziak baietsi dira, eta epaiak aditzera eman du Irune Ariztegi Marizkurrenak lanaldi osoko langile finkoaren izaera eduki behar duela, 2011/12/31tik aitzina, administrari ofizialaren kategorian (C maila), Burlatako Udalean.

Ikusirik alkatearen 2022ko maiatzaren 20ko 603/2022 Ebazpena, zeinaren bidez erabaki baitzen 2022rako lan publikoaren eskaintza onestea, 20/2021 Legean ezarritakoarekin bat (ebazpen hori 2022ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 26koan), bidezkoa da merezimendu-lehiaketa bidez bete beharreko lanpostuen zerrendatik kentzea, oraingoan soilik eta salbuespen gisa, plantilla organikoan honako izendapen hau duen lanpostua:

Administrari-ofiziala, C maila, 3.7 lanpostu zenbakia.

Legeak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, honako hau.

EBAZTEN DUT:

1.–2022rako lan publikoaren eskaintza aldatzea, 20/2021 Legean eta 19/2022 Foru Legean ezarritakoarekin bat, eta administrari-ofizialaren 3.7 zenbakiko lanpostua (C maila) kentzea, oraingoan soilik eta salbuespen gisa, merezimendu-lehiaketa bidez bete beharreko lanpostuen zerrendatik.

2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, argitara dadin.

Burlatan, 2022ko azaroaren 24an.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz, eta idazkaria, Silvia Gonzalo Etxarri.

Iragarkiaren kodea: L2216001