242. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

2023. Urteko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Berako Udalak, 2022ko azaroaren 23an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udaleko eta "Isidoro Fagoaga" Udal Musika Eskolaren Patronatua erakunde autonomoko langileen plantilla organikoa 2023. urterako.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hamabost egun balioduneko aldian. Herritarrek edo interesdunek aztertu eta erreklamazioak aurkeztu ahalko dituzte epe horretan.

Araudia: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua, 271. artikuluari dagokionez.

Beran, 2022ko azaroaren 24an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2215890