2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERA
2023ko aurrekontua. Hasierako onespena
Berako Udalak, 2022ko azaroaren 23an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2023ko aurrekontu orokorra.
Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hamabost egun balioduneko aldian. Interesdunek aztertu eta erreklamazioak aurkeztu ahalko dituzte epe horretan.
Araudia: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua.
Beran, 2022ko azaroaren 24an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.
Iragarkiaren kodea: L2215887