242. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Tarifen aldaketa 2023. urterako, Hondakinak biltzeko zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Mairagako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2022ko azaroaren 24an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2023. urterako tarifak, Hondakinak biltzeko zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskalari dagokionez.

Aipatu erabakiarekin bat, delako aldaketa jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, denbora horretan herritarrek eta interesdunek erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Tafallan, 2022ko azaroaren 25ean.–Mankomunitateko lehendakaria, Jorge Bacaicoa Beruete.

Iragarkiaren kodea: L2215926