242. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANAZKO ZONALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Etxarri Aranazko Zonaldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, 2022ko azaroaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2023ko plantilla organikoa.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; aipatu epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Etxarri Aranatzen, 2022ko azaroaren 18an.–Mankomunitateko burua, María Saez de Albeniz Bregaña.

Iragarkiaren kodea: L2215494