242. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa 2020ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Eguesibarreko Udalak, 2022ko urriaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen plantilla organikoaren aldaketa. Hasierako onespenaren iragarkia argitara eman zen 2022ko 205. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 17koan, eta Udalaren iragarki-taulan. Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onesten da plantilla organikoaren aipatutako aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraituz, eta aplikagarriak diren xedapenetan ezarritakoaren arabera, argitara ematen da aldaketaren edukia:

2019ko eta 2020ko plantilla organikoetan ageri diren udaltzaingoko kidegoko langileen ordainsari osagarri guztien ordez, ordainsari osagarri hauek soilik ezartzea, 2019ko urtarrilaren 1eko atzeraeraginezko ondorio ekonomikoekin:

1.1.1. Udaltzain-agenteak:

–Berariazko osagarria: %45.

–Lanpostuko osagarria: %16,74.

(Ordainsari osagarriak, guztira: %61,74).

1.1.2. Agente lehenak (udaltzaingoaren kaboak):

–Berariazko osagarria: %45.

–Lanpostuko osagarria: %25,58.

(Ordainsari osagarriak, guztira: %70,58).

1.1.3. Udaltzaingoko inspektoreordea:

–Berariazko osagarria: %45.

–Lanpostuko osagarria: %33,26.

(Ordainsari osagarriak, guztira: %78,26).

Sarrigurenen (Eguesibar), 2022ko azaroaren 18an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2215600