242. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2302/2022 EBAZPENA, 2022ko azaroaren 17koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez, onetsi egiten dira Nafarroako Unibertsitate Publikoan B mailako hogeita hiru lanpostu merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko deialdiak. Lanpostu horiek II. eranskinean daude zehaztuak.

19/2022 Foru Legeak, 2022ko uztailaren 1ekoak, 20/2021 Legearen ondoriozko egonkortze prozesuak Nafarroako Unibertsitate Publikoan gauzatzeko neurriak ezartzen ditu –2021eko abenduaren 28ko 20/2021 Legea, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko neurri urgenteei buruzkoa–.

Halaber, Nafarroako Unibertsitate Publiko Gobernu Kontseiluak, 2022ko irailaren 23an hartutako erabaki baten bidez, 20/2021 Legearen ondoriozko egonkortze prozesuak Nafarroako Unibertsitate Publikoan gauzatzeko neurriak ezarri zituen –2021eko abenduaren 28ko 20/2021 Legea, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko neurri urgenteei buruzkoa–. Erabakian espresuki arautuak ez dauden alderdi guztietarako, 2022ko uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen II. tituluan ezarria dagoena aplikatuko da, lege horri atxiki baitzaio Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

Erabaki horretan adierazitakoa administrazioko eta zerbitzuetako langileentzako lan eskaintza jakin batzuetan sartuak dauden lanpostuei aplikatu behar zaie –beheragoko zerrendako lan eskaintzetan daudenei– baldin eta lehenago ez bada egin lanpostu horietarako deialdirik edo deialdia egin eta ebazpena eman arren lanpostuak bete ez badira. Lan eskaintza horiek 2018rako Estatuko Aurrekontu Orokorren 2018ko uztailaren 3ko 6/2018 Legean, 2021erako Estatuko Aurrekontu Orokorren 2020ko abenduaren 30eko 11/2020 Legean, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko neurri urgenteei buruzko 2021eko uztailaren 6ko 14/2021 Errege Lege-Dekretuan eta enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko neurri urgenteei buruzko 2021eko abenduaren 28ko 20/2021 Legean jasotako aurreikuspenak aplikatzeko onetsi ziren.

–2019rako lan publikoaren eskaintza, 2019ko abenduaren 13ko Gobernu Kontseiluaren erabaki baten bidez onetsia (2019ko abenduaren 24ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

–C eta D mailei dagokien lan publikoaren eskaintza, 2018ko uztailaren 3ko 6/2018 Legean ezarritako egonkortze-tasa aplikatzearen ondoriozkoa eta Gobernu Kontseiluak 2021eko otsailaren 9an hartutako erabaki baten bidez onetsia (2021eko otsailaren 22ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

–Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko neurri urgenteei buruzko 2021eko uztailaren 6ko 14/2021 Errege Lege-Dekretuan ezarritako egonkortze-tasari dagokion lan publikoaren eskaintza, Gobernu Kontseiluak 2021eko abenduaren 16an hartutako erabaki baten bidez onetsia (2021eko abenduaren 27ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

–Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko neurri urgenteei buruzko 2021eko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen zortzigarren xedapen gehigarria aplikatzearen ondoriozko lan publikoaren eskaintza, Gobernu Kontseiluak 2022ko maiatzaren 6an hartutako erabaki baten bidez onetsia (2022ko maiatzaren 17ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

Erabakian ezartzen denez, salbuespen gisa, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko neurri urgenteei buruzko 2021eko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarrietan aditzera emandako baldintzak betetzen direnean, merezimendu-lehiaketaren sistema bidez eginen da egonkortze-prozesuan sartutako lanpostuak hornitzeko deialdia. Erabaki horretan berean ezartzen da egonkortze-prozesuko hautaketa-prozedura horietan aplikatu behar den merezimenduen baremoa.

Aurreko guztia kontuan izanik, bidezkoa da Nafarroako Unibertsitate Publikoan B mailako bi lanpostu merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko deialdiak onestea, baita haien oinarriak ere. Lanpostu horiek II. eranskinean daude zehaztuak.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2019ko uztailaren 3an eman zuen 1420/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea Nafarroako Unibertsitate Publikoan B mailako hogeita hiru lanpostu merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko deialdiak, baita haien oinarriak ere. Lanpostu horiek II. eranskinean daude zehaztuak.

Bigarrena.–Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratzeko agintzea.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Giza Baliabideen Zerbitzuari aditzera ematea, behar dituen ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko azaroaren 17an.–Joaquín Romero Roldán, Kudeatzailea.

B MAILAKO HOGEITA HIRU LANPOSTU (II. ERANSKINEAN ZEHAZTUTAKOAK) MEREZIMENDU-LEHIAKETAREN SALBUESPENEZKO SISTEMAREN BIDEZ BETETZEKO DEIALDIAK

Hauek dira deialdiak arautuko dituzten:

OINARRIAK

1.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi hauen xedea honako hau da: Nafarroako Unibertsitate Publikoan funtzionarioen araubideko eta B mailako hogeita hiru lanpostu huts merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez betetzea. Lanpostu horien zenbakia, baldintzak eta destinoa oinarri hauen III. eranskinean daude zehaztuak.

1.2. 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.b) artikuluan ezarritakoaren arabera –Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa–, hautaketa-prozesu honek eragiten dituen argitalpenak, Nafarroako Aldizkari Ofizialari eta Estatuko Aldizkari Ofizialari dagozkionak izan ezik (deialdien oinarriek berariaz aipatutakoak), Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webguneko esteka honetan azalduko dira, deialdi honi dagokion aipamenean, eta ez dira baliozkoak izanen bestelako tokietan agertzen direnak:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/iragarki-ohol-elektronikoa/enplegu-publikoa/azl-en-deialdiak?opcion=3

Deialdi hauen xede diren B mailako lanpostuak (lanpostu bat deialdi bakoitzean) honako hauek dira:

–Liburutegiko OLko laguntzailea.

–OLko kudeaketaria.

–OLko kudeaketaria (Ikus-entzunezkoak).

–OLko kudeaketaria (Informatika Zerbitzua).

–OLko kudeaketaria (Teleprestakuntza).

–Zerbitzuetako OLko kudeaketaria (ILZ).

Lanpostu bakoitzak hautaketa-prozesu independente bat izanen du, eta ebazpen honetako oinarriek arautuko dute.

2.–Baldintzak.

2.1. Merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sisteman onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako nazionalitatea izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estaturen batekoa.

Halaber, Espainiako, Europar Batasuneko estatuetako eta aipatu nazioarteko tratatuak aplikatzen diren eremuko estatuetako nazionalitatea dutenen ezkontideek har dezakete parte, baldin eta zuzenbidearen arabera bananduak ez badaude; herritartasuna duenaren ondorengoek eta haren ezkontidearen ondorengoek ere parte hartzeko aukera dute, zuzenbidearen arabera bananduak ez badaude, baldin eta 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteta edukitzea, eta nahitaezko erretirorako gehieneko adina beteta ez edukitzea.

c) Honako titulu hauetako bat edukitzea: Gradua, Diplomatura, Ingeniaritza Teknikoa, Arkitektura Teknikoa edo baliokidea, edo titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ordainagiria, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, edo lizentziadun, arkitekto edo ingeniarien edozein titulu ofizial eskuratzera bideratutako ikasketen lehen hiru ikasmailak osorik gaindituta edukitzea, edo aipatu ikasketa horien lehen zikloa, baldin eta lehen ziklo horrek gutxienez 180 kredituko irakastordu kopurua baldin badu.

Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, baliokidetasun-ziurtagiria edo, bestela, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

d) Dagozkion eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoak edukitzea.

e) Eginkizun publikoetarako desgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publiko baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

Espainiakoa ez beste nazionalitatea dutenek ere diziplina-zehapen edo zigor-kondenaren bidez beren estatuetako funtzio publikoan aritzeko gabetuta ez daudela egiaztatu beharko dute.

f) Deialdi honetan parte hartzeko ezarritako tasa ordainduta izatea edo ordaintzetik salbuetsita dagoela frogatzea. Tasa bat ordaindu beharko da lanpostu bakoitzerako merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko prozedura bakoitzeko.

2.2 Baldintza horiek eskabideak aurkezteko epea bukatzen den unean bete beharko dira, lanpostuaz jabetu arte.

2.3. Baldintza horiek deialdi honen oinarrietan zehazten den unean egiaztatu beharko dituzte izangaiek.

2.4. Lanpostu bakoitzean, ezin izanen dute aldi baterako enplegua egonkortzeko deitutako hautaketa-prozeduran parte hartu Nafarroako Unibertsitate Publikoan deialdiaren xede den lanpostu berean diharduten langile finkoek.

Hala izanik ere, aurkezten baldin badira, ezin izanen dira izendatu, eta baliogabetu eginen zaizkie jarduketa guztiak. Bestalde, eskaeran datu faltsuak emateagatik izaten ahal duten erantzukizuna aplika lekieke.

3.–Eskaerak eta dokumentazioa.

3.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun natural igaro ondoren bukatuko da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. "Estatuko Aldizkari Ofizialean" ere argitaratuko da deialdia. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.2. Eskaeraren aurkezpena eta formalizazioa.

Hautaketa-prozesu honetan parte hartu nahi dutenek modu telematikoan aurkeztu eta formalizatu beharko dute eskaera, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez, helbide honetako "Hasi tramitea" botoian:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/egonkortze-prozesua-merezimendu-lehiaketa?languageId=100001

3.3. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak.

Online eskabidea aurkeztean, izangaiek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, eskaneatuta, dagokienaren arabera:

a) Deialdiaren I. eranskinean ezarritako baremoaren arabera alegatzen dituzten merezimenduak egiaztatzen dituzten agiriak.

Alde horretatik, honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

–Emandako zerbitzuen ziurtagiria, dagokion administrazio publikoko organo eskudunak emana. Ziurtagiri horretan, zehatz-mehatz jasoak egon beharko dira Nafarroako Unibertsitate Publikoaz besteko administrazio publikoetan emandako zerbitzuak, I. eranskineko baremoan ezarritako eran, eta berariaz adieraziko dira lanpostuaren izena –plantilla organikoaren araberakoa–, taldekatze-maila, zer zentro edo unitatetan gauzatu zen, zerbitzu-emate bakoitza noiz hasi eta noiz bukatu zen eta egoki den beste edozein datu gehigarri.

–Euskara-maila egiaztatzen duten titulu edo ziurtagiriak, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren araberakoak, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak 2010eko irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean zerrendatutakoetatik, edo ofizialki baliokidetzat aitortutako titulu bat.

–Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats kopurua egiaztatzen duen ziurtagiria, euskara merezimendu gisa baloratzeko.

–Ingeles-, frantses- edo aleman-maila egiaztatzen duten titulu edo ziurtagiriak, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren araberakoak, CRUEren Hizkuntza Mahaiak (Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentziak) onartutako taulan zerrendatutakoetatik, edo ofizialki baliokidetzat aitortutako titulu bat, honako helbide hauetan erantsitakoetatik:

https://www2.unavarra.es/gesadj/sede/A_OTROS/IDIOMAS_ACREDIT/tabla_equivalencias_ingles_02_03_2022.pdf

https://www2.unavarra.es/gesadj/sede/A_OTROS/IDIOMAS_ACREDIT/Certificados-para-a-la-acreditacion-de-niveles-de-frances.pdf

https://www2.unavarra.es/gesadj/sede/A_OTROS/IDIOMAS_ACREDIT/Certificados-para-la-acreditacion-de-niveles-de-aleman.pdf

Honako hauek ez dira aurkeztu beharko, deialdia egin duen organoak zuzenean emanen baitizkio epaimahaiari:

–Nafarroako Unibertsitate Publikoan emandako zerbitzuen ziurtagiria.

–Nafarroako Unibertsitate Publikoan deialdiaren xede den lanpostu berean sartzeko prozesu bat lanposturik lortu gabe gainditu izanaren ziurtagiria.

b) Parte hartzeko eskubidearen tasa ordaindu izanaren egiaztagiria, edo 4.2 oinarrian aipatzen den ordainketaren salbuespenaren egiaztagiria.

c) Desgaitasunen bat aitortua duten pertsonen kasuan, IMSERSOk edo autonomia-erkidegoko erakunde eskudunak emandako ziurtagiria, edo Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpen bat, zeinak prestazioa jasotzeko eskubidea aitortzen baitu ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia izateagatik.

4.–Tasa.

4.1. Hautaketa-prozesua egiteko behar diren zerbitzuak emateagatik ordaindu beharreko tasa 41,60 eurokoa izanen da.

Zenbateko hori Nafarroako Rural Kutxako ES16 3008 0001 18 0700190523 kontu korrontean sartuko da, eskudirutan zein transferentzia bidez, eta, frogagirian, izangaiaren izena eta "Merezimendu Lehiaketarako Lanpostuaren Izena" identifikazioa agertuko dira.

4.2. Tasak ordaintzetik salbuetsita egonen dira:

a) %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua dutenak.

Aurreko paragrafoan desgaitasun aitortuari buruz ezarritako salbuespena IMSERSOk edo autonomia-erkidegoko erakunde eskudunak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatuko da, edo Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpen baten bidez, zeinak prestazioa jasotzeko eskubidea aitortzen baitu ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia izateagatik.

b) Deialdia argitaratu baino lehenago hilabete bat gutxienez egon direnak enplegu-eskatzaile gisara izena emanda.

Aurreko paragrafoan langabeziari buruz ezarritako salbuespena behar den enplegu bulegoak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatuko da, eta interesduna langabe gisara noiz inskribatu zen adierazi beharko da agiri horretan.

4.3. Salbuespenaren arrazoia egiaztatzen ez bada, eskaerak aurkezteko ezarritako epearen barnean tasa ez ordaintzeak izangaia baztertzea ekarriko du, eta hau konpondu ezin daitekeen baldintza da.

4.4. Azterketa-eskubidearen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskaera garaiz eta forman aurkeztu beharra.

5.–Izangaien onarpena.

5.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatu eta gero, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak ebazpen bat emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, azken horiek baztertzearen zergatiak azalduta, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaratzeko aginduko du.

5.2. Eskaera edo 3.3 oinarrian aipatzen diren dokumentuak ez aurkezteagatik eta behar bezala ez formalizatzeagatik behin-behinean baztertzea galarazi gabe, ezin zuzendu daitezkeen baztertzeko arrazoiak hauek izanen dira: eskaera epez kanpo aurkeztea, deialdian eskatutako baldintzak ezarritako epean ez betetzea eta tasa epe barruan ez ordaintzea.

5.3. Zerrendan azaldu ez diren izangaiek eta behin-behinean baztertutakoek zilegi dute erreklamazioa egitea eta, akatsen bat badago, akatsak zuzentzea, behin-behineko zerrenda argitaratu eta hurrengo hamar egun balioduneko epean.

Erreklamazioak telematikoki aurkeztu beharko dira, eskabide orokor baten bitartez eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez, helbide honetan, "Hasi tramitea" botoia sakatuz:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/instancia-general+?languageId=100001

Aipatutako epean zerrendetan ez agertzearen aurka alegatu eta onartuen zerrendan egoteko eskubidea justifikatzen ez duten edo akatsa zuzentzen ez duten izangaiak behin betiko bazterturik geldituko dira lehiaketatik.

5.4. Erreklamazioetarako epea iragan eta haiek ebatzi ondoren, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak ebazpena emanen du onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitara dadila aginduko du.

5.5. Onartuen behin betiko zerrendan egoteak ez du esan nahi, inola ere, Unibertsitateak aitortzen duenik izangaiek deialdiko oinarrietan eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela. Aurkeztutako dokumentazioa edo Unibertsitatearen eskura dagoena aztertuta, ikusten bada izangairen batek baldintzaren bat ez duela betetzen, bertan behera geldituko dira deialdian parte hartzeak dakarzkion eskubide guztiak, alde batera utzi gabe faltsutasunagatik eragindako erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.6. Egozten ahal zaizkien arrazoiengatik izangaiak baztertzen direnean, ez da tasa itzuliko.

5.7. Izangai onartu eta baztertuen zerrendak argitaratzearekin, egin beharreko jakinarazpena egin dela ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluak xedatzen duenarekin bat etorriz.

6.–Epaimahai kalifikatzaileak.

6.1. Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 2015eko urriaren 1eko 40/2015 Legean kide anitzeko organoei buruz xedatutakoak arautuko ditu epaimahai kalifikatzaileak, eta, subsidiarioki, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kide Anitzeko Organoen Funtzionamendurako Erregelamendu Orokorra onesten duen 2018ko apirilaren 24ko Gobernu Kontseiluaren Erabakiak.

6.2. Epaimahai kalifikatzaileak hiru kidek osatuko dituzte, ordezko kide kopuru berarekin, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gobernu Kontseiluak 2022ko irailaren 23an hartutako erabakiaren eranskinaren 3. artikuluarekin bat etorriz –erabaki horren bidez, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko presako neurriei buruzko 2021eko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondoriozko egonkortze-prozesuak arautzen dira–.

Onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean jasoko dira epaimahai kalifikatzaileetako kideen izenak.

6.3. Epaimahai kalifikatzaileen eraketak eta jardunak balio izan dezaten, gutxienez kide guztien gehiengo osoa beharko da.

Kide anitzeko organo horien eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiburuak eta epaimahaikide idazkariak edo haien ordezkoek egon behar dute bertan.

Epaimahai kalifikatzaileak eratu ondoren, epaimahaiburua edo idazkaria gaixorik badago edo arrazoi justifikatu batengatik aldi baterako kanpoan badago, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko 2019ko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 21.2 eta 22.2 artikuluetan ezarritakoa aplikatuko da.

6.4. Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko 2015eko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluak ezartzen duen arrazoiren bat gertatzen denean, epaimahai kalifikatzaileetako kideek uko egin beharko diote parte hartzeari, eta horren berri eman deialdia egin duen organoari. Halaber, lege horren 24. artikuluak ezartzen duenaren arabera, izangaiek zilegi dute epaimahai kalifikatzaileetako kideak errekusatzea aipatutako egoera horietakoren bat gertatzen denean.

Abstentzioa edota errekusazioa dela-eta epaimahaien osaeran gertatzen den edozein aldaketa Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoan argitaratuko da.

6.5. Hautaketa-prozesuak aurrera egin ahala, epaimahaiek gehiengoz ebatziko dituzte deialdiaren oinarriak interpretatzetik eta aplikatzetik sortzen diren zalantzak, baita deialdian kontuan hartzen ez diren arazoak konpontzeko behar diren neurriak hartu ere.

6.6. Jakinarazpenak egiteko eta bestelako gorabeheretarako, epaimahaien egoitza Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Kudeaketako eraikina izanen da.

7.–Salbuespenezko merezimendu-lehiaketaren prozedura.

7.1. Merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko prozedura horiek merezimenduak baloratzeko fase bakar batean edo lehiaketa batean gauzatuko dira. Fase horretan, izangaiek deialdiaren I. eranskinean agertzen den baremoaren arabera alegatutako merezimenduak baloratuko dira.

7.2. Epaimahaiak izangaiek alegatu eta egiaztatutako merezimenduak baloratuko ditu.

Alegatutako merezimenduak deialdi honen I. eranskinean ezarritako baremoaren arabera kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak.

Merezimenduak baloratzean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu artekoak hartuko dira kontuan.

Merezimendu horien egiaztagiriak, 3.3 oinarrian ezarritakoak, telematikoki aurkeztuko dira, 3.2 oinarrian ezarritako estekaren bidez.

Epaimahaiak inola ere ez du onartuko izangaiek alegatu eta agirien bidez frogatu ez duten merezimendurik, eta ezin izanen du baremoan adierazitako gehieneko puntuazioa baino handiagorik eman atal bakoitzean.

Alegatu eta egiaztatutako merezimenduei buruzko argibideak eta datu osagarriak eskatzen ahalko dizkie epaimahaiak izangaiei.

7.3. Salbuespenezko merezimendu-lehiaketaren prozeduran parte hartzen duten pertsonen artean berdinketarik egonez gero, I. eranskineko merezimenduen baremoaren b.1) apartatuan puntuaziorik handiena duenaren alde ebatziko da, eta, puntuazio bera badute, a) apartatuan puntuazio handiena duenaren alde; irizpide horiek aplikaturik ere berdinketak irauten badu, kontuan hartuko da apartatu horren barrenean nork lortu duen puntuaziorik handiena azpiapartatu bakoitzean, zerrendaturik dauden ordenan.

Irizpide horiek aplikaturik ere berdinketak irauten badu, epaimahai kalifikatzaileak zozketa eginen du, bat bakarra, berdinketa ebazteko. Puntuazio bera duten izangaien artetik bat hautatuko da ausaz eta, horretarako, haietako bakoitzari zenbaki bat esleituko zaio ordena alfabetikoan; halatan non ordena alfabetikoaren arabera ebatziko baitira berdinketa guztiak, zozketan ateratako zenbakia dagokion pertsonaren izen-deituretatik abiatuta.

7.4. Merezimenduen balorazioa amaitu ondoren, epaimahai kalifikatzaileak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaratuko ditu izangaiek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea irekiko du, horiek argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, izangaiek merezimenduen balorazioari dagokionez erreklamazioak egin eta beren eskubideen alde egokitzat jotzen dutena alega dezaten.

Erreklamazioak telematikoki aurkeztu beharko dira, eskabide orokor baten bitartez eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez, helbide honetan, "Hasi tramitea" botoia sakatuz:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/instancia-general+?languageId=100001

7.5. Epaimahai kalifikatzaileak erreklamazioak ebatzi ondoren, parte-hartzaile guztien behin betiko puntuazioak argitaratuko ditu Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan, eta lortutako puntuazioaren arabera ordenatutako izangaien zerrenda bidaliko dio Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza Baliabideen Zerbitzuari.

8.–Lanpostu hutsen hautaketa.

8.1. Goian azaldutako tramite hori behin burututa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza Baliabideen Zerbitzuak, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoaren bidez, lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldirako deialdia eginen du. Horretarako, honako hauek argitaratuko ditu: hautatu beharreko lanpostu hutsen zerrenda, hautaketara deitutako izangaien zerrenda –lanpostu hutsen kopuruaren araberakoa, lanpostu huts horiek hautatzeko duten lehentasunari jarraikiz eta puntuazioaren arabera ordenatua–, eta lanpostu hutsak hautatzeko ematen den hamar egun balioduneko epea.

8.2. Zerrenda horretan daudenek aditzera eman beharko dute, horretarako ezarritako epean, zein den deialdi honen xede den lanpostu hutsa betetzeko duten lehentasun-ordena. Epe horretan, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, hautaketarik egiten ez duten izangaiek deialdi honen xede den lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte. Kasu horretan, 9.5 oinarrian ezarritakoari jarraituko zaio.

8.3. %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten izangaiek lanpostu hutsak hautatzeko lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, baldin eta haientzako behar adina lanpostu baldin badaude.

Aurrekoa gorabehera, halako desgaitasun-maila duen izangairik badago eta desgaitasun horrek eragina badu lanpostu hutsetan jarduteko baldintzetan, bere desgaitasunerako egokienak direnak eskainiko zaizkio hautaketa egin aurretik, balorazio- eta orientazio-talde eskudunak horri buruz egiten duen txostena ikusita.

9.–Izendatzeko proposamena eta dokumentuen aurkezpena.

9.1. Hautapen-ekitaldia bukaturik, epaimahaiak proposamen bat igorriko dio kudeatzaileari, espediente osoarekin batera, izangaien artetik deialdiko lanpostu kopurua betetzeko puntuaziorik altuena lortu dutenak izendatu ditzan. Proposamen hori Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaratuko da.

9.2. Izendatzeko proposamena argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean, proposatutako izangaiek honako agiri hauek aurkeztuko dituzte:

a) 2.1.c) oinarrian eskatzen den tituluaren jatorrizko dokumentua edo haren kopia konpultsatua, edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena.

b) Lanpostuari dagozkion eginkizunak betetzea galarazten dion gaixotasunik edo akats fisiko edo psikikorik ez duela egiaztatzen duen txosten medikoa.

c) Eginkizun publikoetarako desgaitua edo gabetua ez dagoela eta administrazio publiko baten zerbitzutik ez dela bereizia izan egiaztatzen duen erantzukizunpeko aitorpena.

d) Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duelako, Konstituzioari eta legeei men eginen dielako eta karguari dagozkion betebeharrak zintzo beteko dituelako zina edo promesa. Espainiakoa ez beste nazionalitate bat dutenen kasuan, beren estatuetan diziplina-zehapen edo zigor-kondena baten bidez funtzio publikoetan aritzeko gabetuta ez egotearen erantzukizunpeko aitorpena aurkeztu beharko dute.

e) Izangaiaren Nortasun Agiri Nazionalaren edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna ziurtatzeko agiri baliokide baten kopia konpultsatua.

f) Alegatutako merezimenduak eta baldintzak egiaztatzen dituzten gainerako agirien jatorrizko dokumentuak edo haien kopia konpultsatuak.

9.3. Proposatutako izangairen batek desgaitasunen bat alegatzen badu, balorazio eta orientazio talde eskudunek ofizioz erabakiko dute desgaitasun hori deialdiko lanpostuarekin bateragarria ote den, eta espedientean adieraziko da.

9.4. Behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, epe horretan norbaitek agiri horiek aurkezten ez baditu, edo deialdiaren 2. oinarrian eskatutako baldintzaren bat betetzen duela egiaztatzen ez badu, edo, dokumentazioa aztertu eta gero, ondorioztatzen bada norbaitek ez duela betetzen eskatutako baldintzaren bat, pertsona hori ezin izanen da izendatu, eta bere jarduketa guztiak baliogabetuko dira, alde batera utzi gabe eskaeraren faltsutasunagatik eragindako erantzukizuna.

9.5. Aurreko apartatuan ezarritako kasuan, 7. oinarrian aipatzen den gainditu dutenen zerrendan ondo-ondotik heldu den eta baldintzak betetzen dituen izangaiak beteko du hutsunea, eta aurreko apartatuetan adierazitako prozedura bera erabiliko da harekin ere.

10.–Izendapena, lanpostu hutsen esleipena eta kargu-hartzea.

10.1. Aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatuko ditu Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak, lanpostuan aritu daitezen, eta lanpostu hutsak ebazpen bidez esleituko dizkie.

10.2. Izendatzeak eta lanpostuaz jabetzeak nominako eta plantillako funtzionario bihurtuko ditu izendatutako pertsonak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionarioen arloan indarrean dauden xedapenek adierazten dituzten eskubide eta betebehar guztiekin, eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko da eta bertan alta emanen zaie, araubide horretan ezarritako babesarekin.

10.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta izendapenaren ebazpenean finkatutako egunean hartu beharko dute izendatuek lanpostuaren jabetza.

Egun horretan, ezinbesteko kasuetan salbu, lanpostuaren jabetza hartzen ez badute, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte. Kasu horretan, 9.5 oinarrian ezarritakoari jarraituko zaio.

10.4. Izangairen bat funtzionario bihurtzen bada eta, lanpostuko eginkizunak bete gabe, berak eskatuta, lanpostuaz jabetzen den egunetik bertatik eragina izanen duen borondatezko eszedentzian deklaratzen badute indarra duen araudian aurreikusitako kasuren batean, orduan ere lanpostu hutsa bete eginen da, 9.5 oinarrian xedatutakoaren arabera.

10.5. Aurreko apartatuetan ezarritako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako lanpostu hutsen hautaketa, eta egoera horien ondoriozko lanpostuak zuzenean esleituko zaizkie funtzionario berriei.

11.–Datu pertsonalen tratamendua.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak langileen kudeaketaren arloan antolatutako prozesuetan parte hartzeak interesdunen datuak tratatzea ekarriko du berekin. Datu horien tratamenduaren arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoa da.

Datuen tratamendua aplikatzekoa zaion araudiari jarraikiz eginen da, hots, Datuak Babesteko 2016/679 EB Erregelamendu Orokorrari eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko 2018ko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoari jarraikiz. Tratamendu Jardueren Erregistroan kontsultatzen ahal da nola eginen den tratamendu hori, https://www2.unavarra.es/gesadj/seguridadInf/normativa-proteccion-datos/registro-actividades-tratamiento-datos-UPNA.pdf estekan, "Giza baliabideak" atalean.

Tratatuko diren datuak batez ere hautaketa-prozesuetako izangaienak eta NUPeko langileenak izanen dira; hauek hain zuzen ere: izena, deiturak, NANa, datu akademikoak eta profesionalak eta, beharrezkoa denean, bankuko datuak eta Gizarte Segurantzakoak, edo ondoren deskribatzen den xedea betetzeko beharrezkoak direnak.

Datuen tratamendua justifikatzen duen xedea hau da: hautaketa-prozedurak, mugikortasunekoak, egoera administratiboak, ziurtagiriak, edo Giza Baliabideen arloan NUPen eskumenekoak diren beste batzuk tramitatzea.

Xede horrek interes publikoa edo botere publikoa legitimatzen du, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) artikuluak ezartzen duen bezala. Hauek dira oinarri juridikoak, langileei buruzko beste arau batzuen artean: Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duen 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, 2015eko urriaren 30ekoa, eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzura dauden Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, 1993ko abuztuaren 30ekoa.

Datuak tratatzeko jarduerei dagokienez, interesdunek eskubidea dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko, haiei kontra egiteko eta transferitzeko. Horretarako, mezu bat bidali behar dute delegado.protecciondatos@unavarra.es helbidera, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko Lege Organikoaren 11. artikulutik 18. artikulura bitartekoei jarraikiz. Desadostasunen bat izanez gero, Datuak Babesteko Espainiako Bulegora jo dezakete, https://www.aepd.es/ domeinuaren bidez.

12.–Errekurtsoak.

Epaimahai kalifikatzaileak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra zilegi da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Deialdi honen aurka, haren oinarrien aurka eta beroriek aplikatzeko egintzen aurka, epaimahaiak egindakoak ez direnean, zilegi da ondoko errekurtsoetako bat jartzea, arau indardunekin bat etorriz:

a) Aukerako berraztertze-errekurtsoa errektoreari zuzendua, hilabeteko epean, aurkatutako erabakia jakinarazi edo iragarri eta biharamunetik aurrera.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioan, bi hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aurrera.

I. ERANSKINA

Merezimenduen baremoa

a) Merezimendu profesionalak:

Administrazio publikoetan deialdia argitaratzen den egunera arte egindako zerbitzuak baloratuko dira, gehienez 60 punturekin, puntuazio honen arabera:

1. Deialdiaren xede den lanpostu berean Nafarroako Unibertsitate Publikoan egindako zerbitzuak: 2,4 puntu zerbitzu urte oso bakoitzeko.

2. Beste lanpostu batzuetan Nafarroako Unibertsitate Publikoan egindako zerbitzuak: 1,2 puntu zerbitzu urte oso bakoitzeko.

3. Deialdiaren xede den lanpostu berean beste administrazio publiko batzuetan egindako zerbitzuak: 0,8 puntu zerbitzu urte oso bakoitzeko.

4. Beste lanpostu batzuetan beste administrazio publiko batzuetan egindako zerbitzuak: 0,48 puntu zerbitzu urte oso bakoitzeko.

Oharrak:

–2. eta 4. apartatuetan lortutako puntuazioa honako ponderazio faktore hauekin biderkatuko da, kontuan harturik izangaiak betetako lanpostua zein kidetasun taldetakoa den:

Kidetasun talde berekoa bada: 1 faktorearekin biderkatuko da.

Beste kidetasun talde batekoa bada: 0,75 faktorearekin biderkatuko da.

Kidetasun taldeak:

I. taldea:

OLko teknikaria (Artxiboak).

OLko teknikaria (Liburutegiak).

Liburutegiko laguntzailea.

Artxibo eta Liburutegietako teknikari laguntzailea.

Artxibo eta Liburutegietako teknikari laguntzailea (Artxiboak).

Artxibo eta Liburutegietako teknikari laguntzailea (Liburutegiak).

II. taldea:

OLko teknikaria (Informatika Zerbitzua).

OLko kudeaketaria (Informatika Zerbitzua).

Ofizial teknikoa (Informatika Zerbitzua).

III. taldea:

OLko teknikaria (Adar Ekonomikoa).

Kontu-ikuskaria.

Ikuskatzailea.

IV. taldea:

OLko teknikaria.

OLko kudeaketaria.

OLko administraria.

OLko administrari laguntzailea.

V. taldea:

Gidaria.

Zerbitzuetako ofiziala.

Zerbitzuetako laguntzailea.

Zerbitzu Orokorrak.

Ordenantza.

VI. taldea:

OLko teknikaria (Mantentze-lanak).

Zerbitzuetako OLko kudeaketaria.

Zerbitzuetako OLko kudeaketaria (Mantentze-lanak).

Zerbitzuetako OLko kudeaketaria (ILZ).

OLko kudeaketaria (Arkitekto teknikoa).

Nekazaritza Zerbitzuetako ofiziala.

Laborategiko Zerbitzuetako ofiziala.

VII. taldea:

OLko kudeaketaria (Gizarte Lana).

OLko kudeaketaria (Lan Arriskuen Prebentziorako goi mailako teknikaria).

Berdintasuneko teknikaria.

Prebentzioko erdi mailako teknikaria.

VIII. taldea:

OLko kudeaketaria (Ikus-entzunezkoak).

OLko kudeaketaria (Teleprestakuntza).

IX. taldea:

OLko teknikaria (Adar Juridikoa).

X. taldea:

OLko teknikaria (Komunikazioa).

XI. taldea:

OLko teknikaria (Euskara).

XII. taldea:

OLko teknikaria (Datuen analisia).

XIII. taldea:

OLko teknikaria (Institutuetarako I+G-ko Kudeaketa).

–Urte kopurua osoa ez bada, zerbitzualdiari proportzioan dagokion puntuazioa esleituko zaio.

–60 puntukoa izanen da gehienez ere a) apartatuari dagokion puntuazioa.

–Langileak egindako zerbitzuak aldi baterako erlazio bakoitza hasi zen egunetik amaitu arte hartuko dira kontuan, lanaldiaren ehunekoa edozein izanik ere.

–Deialdia argitaratzen den egunaren ondoren egindako zerbitzuak ez dira kontuan hartuko.

–Izangaia prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeran edo jarduneko egoera berezian aritu bada, egiatan bete duen lanpostuan egindako zerbitzu gisa hartuko dira kontuan egoera horretan egindako aldiak.

Izangaia beste motibo batzuengatiko zerbitzu berezietako egoeran edo eszedentzia berezian egon bada edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari izan bada, egoera horretara sartzean izangaiak zuen lanpostuan egindako zerbitzu gisa hartuko dira kontuan aldi horiek.

–Bateraezinak izanen dira gorago adierazitako azpiapartatuengatik emandako puntuazioak, baldin eta denbora-tarte berari egiten badiote erreferentzia; kasu bakoitzean, puntuazio altuena emanen da.

b) Bestelako merezimenduak, 40 puntu gehienez ere:

1. Deialdiaren xede den lanpostu berean sartzeko prozesu bat gainditu izana baina lanposturik lortu gabe Nafarroako Unibertsitate Publikoan, 28 puntu.

2. Hizkuntzak 12 puntu gehienez ere:

i. Frantsesa edo alemana jakiteagatik, Europar Batasuneko hizkuntza ofizialak baitira, gehienez 4 puntu hizkuntza bakoitzarengatik.

ii. Ingelesa jakiteagatik, plantilla organikoan nahitaezkotzat deklaratu ez den lanpostuetarako, 5 puntu gehienez ere.

iii. Euskara jakiteagatik, plantilla organikoan nahitaezkotzat deklaratu ez den lanpostuetarako, 7 puntu gehienez ere.

Oharrak 2. apartatuari buruz:

–Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailaren baliokidea den ezagutza-maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiri bat duenak gehieneko balorazioa lortuko du aurreko apartatuetan hizkuntza bakoitzean.

Titulazio edo ziurtagiri hori ez badu, gehieneko puntuazioaren 1/5 emanen zaio Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren A1 mailaren baliokidea den titulu edo ziurtagiri bat duenari, 2/5 A2 mailaren baliokidea duenari, 3/5 B1 mailaren baliokidea duenari, eta 4/5 B2 mailaren baliokidea duenari.

–Euskara merezimendu gisa baloratzeari dagokionez, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako "urrats" bakoitzari gehieneko puntuazioaren 1/12 emanen zaio.

c) Aurreko apartatuetan ezarritakoaren arabera merezimenduak baloratu ondoren, %33ko desgaitasun maila edo hortik gorakoa dutela egiaztatzen dutenek lortutako puntuazioari 1,5 puntu gehituko zaizkio zuzenketa faktore gisa.

II. ERANSKINA

Deialdien xede diren lanpostuak

DEIALDIKO LANPOSTU KOPURUA

DEIALDIKO LANPOSTUEN IDENTIFIKAZIOA

LANPOSTUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

2

216, 543

LIBURUTEGIKO OLko LAGUNTZAILEA

FUNTZIONARIOA

13

26, 54, 82, 141, 395, 441, 502, 558, 586, 590, 599, 600, 618

OLko KUDEAKETARIA

FUNTZIONARIOA

1

583

OLko KUDEAKETARIA (IKUS-ENTZUNEZKOAK)

FUNTZIONARIOA

4

257, 405, 602, 610

INFORMATIKA ZERBITZUKO OINARRIZKO LANPOSTUKO KUDEAKETARIA

FUNTZIONARIOA

2

584, 585

OLko KUDEAKETARIA (TELEPRESTAKUNTZA)

FUNTZIONARIOA

1

501

ZERBITZUETAKO OLko KUDEAKETARIA (ILZ)

FUNTZIONARIOA

III. ERANSKINA

Deialdiko lanpostuen ezaugarriak, plantilla organikoaren arabera

LANPOSTUAREN IDENTIFIKAZIOA

LANPOSTUA

ATXIKIMENDU EREMUA

HERRIA

LANALDIA

216

LIBURUTEGIKO OLko LAGUNTZAILEA

KUDEATZAILETZA / LIBURUTEGI ZERBITZUA / IKERKETA BILDUMEN ATALA

IRUÑEA

ARRATSALDEZ

543

LIBURUTEGIKO OLko LAGUNTZAILEA

KUDEATZAILETZA / LIBURUTEGI ZERBITZUA

TUTERA

GOIZEZ

26

OLko KUDEAKETARIA

KUDEATZAILETZA / IKERKETA ZERBITZUA / LAGUNTZEN ETA DEIALDIEN ATALA

IRUÑEA

GOIZEZ

54

OLko KUDEAKETARIA

KUDEATZAILETZA / GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA / LANGILERIA KUDEATZEKO ATALA

IRUÑEA

GOIZEZ

82

OLko KUDEAKETARIA

KUDEATZAILETZA / EKONOMIA GAIETARAKO ZERBITZUA / KUDEAKETA EKONOMIKOAREN ATALA

IRUÑEA

GOIZEZ

141

OLko KUDEAKETARIA

KUDEATZAILETZA / GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA / NOMINEN ETA GIZARTE SEGURANTZAREN ATALA

IRUÑEA

GOIZEZ

395

OLko KUDEAKETARIA

KUDEATZAILETZA / EKONOMIA GAIETARAKO ZERBITZUA / KONTABILITATE ATALA

IRUÑEA

GOIZEZ

441

OLko KUDEAKETARIA

KUDEATZAILETZA / IRAKASKUNTZA ZERBITZUA / GRADUONDOKO IKASKETETARAKO ETA IRAKASKUNTZAREN ANTOLAMENDU ETA PROGRAMAZIORAKO ATALA

IRUÑEA

GOIZEZ

502

OLko KUDEAKETARIA

KUDEATZAILETZA / IRAKASKUNTZA ZERBITZUA / GRADUKO IKASKETEN ATALA

IRUÑEA

GOIZEZ

558

OLko KUDEAKETARIA

KUDEATZAILETZA / EKONOMIA GAIETARAKO ZERBITZUA

TUTERA

GOIZEZ

586

OLko KUDEAKETARIA

KUDEATZAILETZA / IRAKASKUNTZA ZERBITZUA / SARBIDEAREN, BEKEN ETA TITULUEN ATALA

IRUÑEA

GOIZEZ

590

OLko KUDEAKETARIA

KUDEATZAILETZA / INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO ZERBITZUA / KOMUNIKAZIO ATALA

IRUÑEA

GOIZEZ

599

OLko KUDEAKETARIA

KUDEATZAILETZA / IRAKASKUNTZA ZERBITZUA / SARBIDEAREN, BEKEN ETA TITULUEN ATALA

IRUÑEA

GOIZEZ

Deialdiko lanpostuen ezaugarriak, plantilla organikoaren arabera

LANPOSTUAREN IDENTIFIKAZIOA

LANPOSTUA

ATXIKIMENDU EREMUA

HERRIA

LANALDIA

600

OLko KUDEAKETARIA

KUDEATZAILETZA / IRAKASKUNTZA ZERBITZUA

IRUÑEA

GOIZEZ

618

OLko KUDEAKETARIA

KUDEATZAILETZA / EKONOMIA GAIETARAKO ZERBITZUA / KUDEAKETA EKONOMIKOAREN ATALA

IRUÑEA

GOIZEZ

583

OLko KUDEAKETARIA (IKUS-ENTZUNEZKOAK)

KUDEATZAILETZA / IRAKASKUNTZA ZERBITZUA / – / HEZKUNTZAREN BERRIKUNTZARAKO GOI MAILAKO IKASTEGIA

IRUÑEA

ZATITUA

257

INFORMATIKA ZERBITZUKO OINARRIZKO LANPOSTUKO KUDEAKETARIA

KUDEATZAILETZA / INFORMATIKA ZERBITZUA / CAMPUSEKO ZERBITZUEN ATALA

IRUÑEA

GOIZEZ

405

INFORMATIKA ZERBITZUKO OINARRIZKO LANPOSTUKO KUDEAKETARIA

KUDEATZAILETZA / INFORMATIKA ZERBITZUA / KUDEAKETA KORPORATIBOAREN ATALA

IRUÑEA

GOIZEZ

602

INFORMATIKA ZERBITZUKO OINARRIZKO LANPOSTUKO KUDEAKETARIA

KUDEATZAILETZA / INFORMATIKA ZERBITZUA / KUDEAKETA KORPORATIBOAREN ATALA

IRUÑEA

GOIZEZ

610

INFORMATIKA ZERBITZUKO OINARRIZKO LANPOSTUKO KUDEAKETARIA

KUDEATZAILETZA / INFORMATIKA ZERBITZUA / ERABILTZAILEARI LAGUNTZEKO ATALA

IRUÑEA

ARRATSALDEZ

584

OLko KUDEAKETARIA (TELEPRESTAKUNTZA)

KUDEATZAILETZA / IRAKASKUNTZA ZERBITZUA / – / HEZKUNTZAREN BERRIKUNTZARAKO GOI MAILAKO IKASTEGIA

IRUÑEA

ZATITUA

585

OLko KUDEAKETARIA (TELEPRESTAKUNTZA)

KUDEATZAILETZA / IRAKASKUNTZA ZERBITZUA / – / HEZKUNTZAREN BERRIKUNTZARAKO GOI MAILAKO IKASTEGIA

IRUÑEA

GOIZEZ

501

ZERBITZUETAKO OLko KUDEAKETARIA (ILZ)

KUDEATZAILETZA / IKERKETA ZERBITZUA / – / ILUZT

IRUÑEA

ZATITUA

Iragarkiaren kodea: F2215962