242. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Udalak, 2022ko azaroaren 17an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2023ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Aipatutako espedientea jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek azter dezaten eta egin ditzaten egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikuluarekin.

Oteitzan, 2022ko azaroaren 22an.–Alkatea, Rubén Darío Martínez Landa.

Iragarkiaren kodea: L2215639