242. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

2023ko lan-egutegia

Lesakako Udalak, 2022ko azaroaren 16an egindako osoko bilkura berezian, erabaki zuen onestea 2023ko lan-egutegia, Lesakako Udalaren zerbitzuko langileentzat; hala, zehaztu zuen zein izanen diren 2023an ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak, honen arabera:

–323/2022 Ebazpena, ekainaren 3koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2023ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena:

  • Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
  • Apirilaren 6a: Ostegun Santua.
  • Apirilaren 7a: Ostiral Santua.
  • Apirilaren 10a: Pazko astelehena.
  • Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
  • Uztailaren 25a: Santiago eguna.
  • Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.
  • Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.
  • Azaroaren 1a: Santu guztien eguna.
  • Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoaren ondoko astelehena.
  • Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
  • Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.
  • Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Gainera, herriko jaiegun ezartzen dira otsailaren 20a, uztailaren 7a eta 10a, herriko jaia eta herriko bestak direlako.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2023an epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta udal bulegoetarako jaiegun deklaratu diren egunak.

Lesakako Udaleko urteko lanaldiak 1.592 benetako lanordu izanen ditu, honela banatuta:

a) Eguneko lanaldia, oro har, 7 ordu eta 30 minutukoa izango da astelehenetik ostegunera, 7:30etik 15:00etara, eta 6 ordu eta 30 minutukoa ostiraletan, 7:30etik 14:00etara (urtarrilaren 13, 20 eta 27an, otsailaren 3, 10, 17 eta 24an, martxoaren 3, 10, 17, 24 eta 31n izan ezik, egun horietan ordutegia 7:30 ordukoa izango baita 15:00ak arte, eta apirilaren 14an 14:30ak arte lan egingo baita).

Halaber, uztailaren 6an lanaldia goizeko 12:00etan amaituko da eta azaroaren 23an 14:00etan.

b) Jendea hartzeko eta Erregistro Orokorra irekitzeko ordutegia 7:30etik 15:00ak arte izanen da.

c) Aurreko a) apartatuan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko zerbitzuaren beharrak direla-eta lanaldi berezia dutenei, ezta ikastetxeko langileei ere, horiek lan egutegi berariazkoa izanen baitute; hala ere, errespetatu beharko dute orokorrean ezarrita dagoen urteko lanordu kopurua.

Betiere, 2023rako, orokorrean, Nafarroako Administrazio Publikoetarako behin betiko ezartzen den urteko lanaldiak baldintzatuko du urteko lanaldiaren iraupena. Ondorio horietarako, aldaketaren bat izanez gero, behar diren doikuntzak eginen dira.

Lesakan, 2022ko azaroaren 21ean.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2215477