241. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

307/2022 EBAZPENA, azaroaren 7koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematen baitira goi tentsioko instalazio elektriko baterako, Lerinen.

2021eko urriaren 20an, Carlos Sobrino San Martín jaunak, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU ordezkatuz, proiektuaren onespena eta administrazio baimena eskatu ditu instalazio elektriko hau jartzeko:

–Eskatzailea: I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU.

–Espedientea: SAT10474-3 (N/Ref.: 1458 Obra 101018559 FS/jI).

–Instalazioaren kokalekua: Leringo udal-mugartea.

–Helburua: inguru horretako hornidura elektrikoaren kalitatea hobetzea.

–Ezaugarri teknikoak: Cárcar TBAko "Lerin 1" izeneko 13,2 kV-eko aireko linearen saihesbidea (lur azpiko pasabidea), 194. euskarritik "Lerin-La Pena" TZra bitarte. Lan hauek eginen dira:

  • Euskarri berri bat paratzea, 219 zenbakikoa, egun dagoena ordezteko (egungoak zenbaki bera du). Euskarri horretan, maniobrarako elementu gisa, Load Buster ebakitzaileak paratuko dira, bai eta autobalbula tximistorratzak ere (15 kV, 10 kA).
  • Lur azpiko linea berria, 13,2 kV-ekoa, 219. euskarri berritik abiatu eta "Lerin-La Pena" transformazio zentroko linea-gelaxka batean bukatuko da; 202 metroko luzera izanen du eta HEPRZ1 12/20 kV 3x1x240 mm² Al. motako kablea.
  • Lur azpiko kanalizazio berria, 147 metrokoa.
  • 219. euskarri berriaren eta "Lerin-La Pena" transformazio zentroaren artean dagoen aireko linearen tartea (65 metroko luzera du, eta aluminio eta altzairuzko LA-56 kablea) desmuntatuko da.
  • Egungo 218. euskarrian maniobrarako egungo elementuak desmuntatuko dira eta gurutzeta aldatuko da.

–Aurrekontu osoa: 46.797,45 euro.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa betetzeko, jendaurrean jarri ziren, 30 egunez, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUren eskaera eta instalazioak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda zehatza. Horretarako, iragarki bat jarri zen 2022ko 119. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 16koan, Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan, 2022ko ekainaren 17koetan, eta Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekiaren webgunean. Informazioaren berri eman zitzaion, halaber, Leringo Udalari, jendaurrean jar zezan iraupen bereko epean.

Ez da alegaziorik jaso.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127. eta 131. artikuluak aplikatuz, 2022ko ekainaren 16an Leringo Udalera igorri zen proiektua, hogeita hamar eguneko epean adierazi zezaten eskatutako baimena ematearekin ados edo haren kontra zeuden, eta bidezkoak ziren baldintza teknikoak ezar zitzaten.

Leringo Udalaren erantzunik ez da jaso.

Adierazitakoarekin bat, eta Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak azaroaren 18an emandako 52/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak (2019ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 27koa) erabiliz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. eta 11. artikuluetan ezarritakoa betetzeko,

EBAZTEN DUT:

1. Administrazio baimena ematea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri aipatutako instalaziorako.

2. Zehazki deklaratzea instalazioak onura publikoa duela, abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 149. artikuluan ezarritako ondorioetarako. Enpresa eskatzailea onuradun gisa agertuko da desjabetze espedientean.

3. Onestea instalazio hori egiteko aurkeztutako proiektua, Félix Sánchez Remírez industria ingeniari teknikoak sinatua. Hogeita lau hilabete eman zaizkio obrak burutzeko.

4. Instalazioak gauzatu beharko dira aurkeztutako proiektuari jarraikiz, eta bat etorri beharko dute Goi tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuan xedatutakoarekin eta Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuan xedatutakoarekin.

5. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuan jartzearen akta eskatu beharko du. Eskaera horri erantsiko zaizkio aipatutako araudian ezarritako agiriak eta obra bukaeraren ziurtagiria, teknikari eskudun batek sinatua.

6. Aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena emanda ere, instalazioaren eskatzaileak lortu beharko ditu instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren emakida, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat.

7. Ebazpen hau Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

8. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

9. Ebazpen hau jakinaraztea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea ezen ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente zenbakia adierazi beharko da.

10. Ebazpen hau Leringo Udalari jakinaraztea, eta ohartaraztea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2022ko azaroaren 7an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2214941