241. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

234E/2022 FORU AGINDUA, urriaren 25ekoa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Milagroko Udal Plan Orokorra aldatzeko espedientea, SI-1 sektoreko SI-1.1 azpisektoreari dagokiona, Gelagri Ibérica SLk sustatuta.

Milagroko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Espedientearen xedea da SI-1.1 azpisektoreko lurzoru urbanizagarria handitzea, SI-1 espazio-sektorearen barruan dagoena, SI-1 eta SI-2 espazio-sektoreen esparruak aldatuz.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 7ko 446E/2021 Ebazpenaren bidez, ingurumen txosten estrategikoa egin zen, ingurumenean eragin nabarmenik ez duela iritzita, eta paisaian eta ingurumenean integratzeko neurriak adierazi ziren. Ebazpen hori 2021eko 128. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 2koan.

Biodibertsitatearen Zerbitzuak, 2021eko azaroaren 2an, neurri horiek dokumentu teknikoan sartzearen aldeko txostena egin zuen.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren 2022ko irailaren 28ko txostena, egokitzat jotzen da hirigintza-tresna behin betiko onestea, eta haren dokumentu teknikoa txosten horretan adierazten den bezala osatuta geratzen da.

Adierazitakoarekin bat, eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea Milagroko Udal Plan Orokorra aldatzeko espedientea, SI-1 sektoreko SI-1.1 azpisektoreari dagokiona, Gelagri Ibérica SLk sustatuta.

2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrola onesteko egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Onetsitako hirigintzako araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

3. Foru agindu hau espedientearen sustatzaileari eta Ingurumen Eraginaren Atalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu hau Milagroko Udalera igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintza araudia argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, hala, onetsitako hirigintza tresnak indarra har dezan.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko urriaren 25ean.–Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: F2214431