241. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

309E/2022 EBAZPENA, azaroaren 16koa, Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Elvira de Lorenzo Valdelomar andrea, Nafarroako Foru Ogasuneko Errekerimenduen, Jakinarazpenen eta EJZren Ataleko burua.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuak xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 300/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluak ematen dituen ahalmenekin bat,

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea, 2022ko abenduaren 1etik aurrerako ondorioekin, Elvira de Lorenzo Valdelomar andrea, Nafarroako Foru Ogasuneko Errekerimenduen, Jakinarazpenen eta EJZren Ataleko burua.

2. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Nafarroako Foru Ogasuneko Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2022ko azaroaren 16an.–Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, Óscar Martínez de Bujanda Esténoz.

Iragarkiaren kodea: F2215362