241. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Oihan aprobetxamendua salgai, enkante publikoaren bidez

Leitzako Udalak, behar bezala baimendurik, salgai jarri du baldintza agiri itxien bidezko enkante publikoan ondoko oihan aprobetxamendu hau:

–1. lotea: Usategieta, Udegi, Urepelgo malkarra, Sasain, Zinbeleta eta Izaieta alderdietan, 2.564,3 metro kubikoz osatuta. Hasierako prezioa: 47.271,03 euro, BEZa kanpo.

–2. lotea: Ixtegi, Mendibil, Ixkibi, Urdola, Urdolatxiki eta Ixkibar alderdietan, 3.496,3 metro kubikoz osatuta. Hasierako prezioa: 49.607,68 euro, BEZa kanpo.

Enkante honetako aprobetxamenduaren adjudikazioa arautzen duten baldintzen agiria Udaleko Idazkaritzan dago, interesdunen eskura.

Proposamenen aurkezpena: proposamenak Leitzako Udaleko Erregistroan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legean ezartzen diren moduetako edozein erabiliz aurkeztuko dira, 15 egun naturaleko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita (13:00ak arte).

Proposamenak irekitzea: Udaleko iragarki-taulan eta Udalaren web-orrian argitaratuko da proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko tokia, data eta ordua, gutxienez ere 72 ordu lehenago.

Leitzan, 2022ko azaroaren 15ean.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L2215269