241. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ITURMENDI

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta funtzionarioen araubidean betetzeko. Izendapen proposamena

2022ko 129. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 30ekoan, argitaratu zen deialdi bat, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta funtzionarioen araubidean betetzeko Iturmendiko Udalean. Hala, bat etorriz hautaprobetako epaimahaiak igorritako izendapen proposamenarekin eta baliatuta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.h) artikuluak aitortzen dizkidan eskudantziak,

EBATZI DUT:

Lehena.–Javier Almirantearena Legazen alde egindako izendapen proposamena onestea, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua bete dezan Iturmendiko Udalean funtzionarioen araubidean, hura baita puntuaziorik handiena eskuratu duen izangaia.

Lehena.–Interesdunari eskatzea deialdiaren 7.3 oinarrian adierazitako agiriak aurkez ditzala. Horretarako, 15 egun natural izanen ditu, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraz dakiola agintzea, aurreko apartatuan adierazitako ondorioekin, eta izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Iturmendiko Udalaren web-orrian ere.

Aditzera ematen da, ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da erabaki horren aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:

1.–Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen udal organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpenaren biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan xedatuari jarraikiz.

2.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, arlo bereko epaitegiari edo salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 8.1 artikuluan agintzen duenaren arabera.

3.–Orobat, eta hautara, zuzenean gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iturmendin, 2022ko azaroaren 21ean.–Alkatea, Imanol Arbizu Perpiña.

Iragarkiaren kodea: L2215498