241. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CORELLA

Udaltzain izendatzea

Alkatetzaren 668/2022 Ebazpena.

Corellako Udaleko alkate udalburu Gorka Garcia Izal naizen honek, legeriak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

IKUSIRIK:

1.–Iruñeko Udalak 2022ko uztailaren 5ean igorritako dokumentazioa (sarrera-erregistroko zenbakia: 2787), Adrian Oyón Hernandorenak Corellako udaltzain lanpostua jabetzan hartzeari buruzkoa.

2.–Alkatetzaren 597/2022 Ebazpena, Esther Ardoiz Navarrori eszedentzia egoera aitortzen diona.

Eta kontuan harturik Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen hirugarren xedapen gehigarria,

EBATZI DUT:

Lehena.–Corellako Udaleko funtzionario izendatzea Adrián Oyón Hernandorena, Corellako Udaltzaingoko udaltzain lanpostuan jardun dezan.

Bigarrena.–Ezartzea 2022ko uztailaren 9a izanen dela lanpostuaz jabetzeko eguna.

Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea izendatuari eta Iruñeko Udalari.

Corellan, 2022ko azaroaren 23an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2215634