241. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CINTRUÉNIGO

Deialdia, bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat oposizio bidez, lan-araubide finkoan. Izendapena berrestea

Cintruenigoko Gobernu Batzarrak, 2022ko azaroaren 18an egin bilkura berezian, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

"Tokiko Gobernu Batzarrak, 2021eko maiatzaren 20an egindako bilkuran, erabaki zuen prozedura hastea, egiteko deialdia, oposizio bidez eta lan-araubide finkoan betetzeko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat, plantilla organikoan A35 zenbakia duena, eta aldi baterako kontratatzeko xedez izangaien zerrenda bat eratzeko, sor litezkeen beharrei erantzutearren. Orobat, erabaki zuen onestea lanpostua betetzeko hautapen prozedura arautuko duten deialdiaren oinarriak, eta hautaproben deialdi publikoa egitea zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat oposizio bidez betetzeko.

Alkatetzak, 2021eko uztailaren 21ean emandako 2021-0210 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zuen. Ebazpen hori 2021eko 184. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 6an.

Alkatetzaren abuztuaren 23ko 2020/0219 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi, eta oposizioko lehenbiziko proba egiteko eguna, tokia eta ordua finkatu ziren. Ebazpen hori 2021eko 208. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 3an.

Hautaprobak bukatuta, kalifikazio epaimahaiak Román Chivite Fernández izangaia izendatzeko proposamena egin zuen.

Proposamen hori 2021eko 282. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 17an.

Proposatutako izangaiak aurkeztu zituen deialdiaren 8.1.2 oinarrian aipatzen diren agiriak, iragarki hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hogeita hamar egun naturaleko epean.

Udaleko Kontu-hartzailetzari fiskalizazioa eskaturik, txosten bat sinatu zuen 2022ko urtarrilaren 11n, eta bertan adierazi zuen bazela kreditu egokia eta nahikoa finantzatzeko Cintruenigoko Udaleko plantilla organikoan A35 zenbakia duen zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua betetzetik eratorritako betebeharrak.

Deialdiaren 9.1 oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz, eta Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko urtarrilaren 20an hartutako erabaki baten bidez, izendapena egin eta dagokion lanpostua esleitu zen, eta horren gaineko iragarkia argitaratu zen 2022ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 4an.

Deialdiaren 10.1 oinarrian ezarritakoari jarraikiz, halaber, erabaki hartan onetsi zen proba gaindituta ere lanposturik eskuratu ez zuten izangaien zerrenda eta lehen ariketa gainditu zutenena, eta horiek argitaratu ziren Udalaren iragarki-taulan eta gardentasun atarian.

Félix Alduán Rincónek 22-00178 gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen Cintruenigoko Gobernu Batzarraren 2022ko urtarrilaren 13ko erabakiaren aurka. Erabaki horren bidez ezetsi zen kalifikazio epaimahaiaren 2021ko azaroaren 18ko egintzaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa (egintza horren bidez ezetzi ziren zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat, lan-araubide finkokoa, oposizio bidez betetzeko hautaketa-prozesuko bigarren ariketako emaitzen aurka jarritako alegazioak eta behin betiko emaitzak onetsi ziren). Hala, Nafarroako Administrazio Auzitegiko Bigarren Atalak, 2022ko ekainaren 27an emandako 1512 Ebazpenaren bidez, partez baietsi zuen Félix Alduán Rincónek jarritako errekurtsoa, eta, ondorioz, errekurritutako erabakia baliogabetu eta erabaki zen errekurtsogileari berriro egitea iturgintzako ariketa praktiko bat, aipatutako lanpostua bete beharrez, eta horretarako jarraikiz legezko izapide guztiei, prozedura bukatu arte. Errekurtsoaren gainerako nahiak, ordea, ezetsi egin ziren.

Hortaz, Nafarroako Administrazio Auzitegiak emandako ebazpena betetzeko, berriro egin zitzaion errekurtsogileari iturgintzako ariketa praktiko bat. Hautapen-prozesua amaituta, eta ikusita ariketa horren emaitzak (iturgintzako 2. proba) ez diola eragin puntuazio handiena lortu duen izangaiari (izan ere, izangai horren aldeko proposamena egin zen, deialdian eskatutako agiriak aurkeztu zituen eta lan-kontradudun finko izendatu eta kontratua egin zitzaion), Tokiko Gobernu Batzarrari igorri zaio Román Chivite Fernandezen izendapena berresteko proposamena, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan jardun dadin lan-araubide finkoan, hura baita puntuazio handiena lortu duen izangaia. Halaber, deialdiaren 8.1.2 oinarrian adierazitako agiriak aurkeztutzat jotzen dira.

Proposamen hori 2022ko 209. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 21ean.

Deialdiaren 10.1 oinarrian ezarritakoaren arabera, bidezkoa da, halaber, onestea proba gaindituta ere lanposturik eskuratu ez duten izangaien zerrenda eta lehen ariketa gainditu dutenena, eta horiek argitaratzea Udalaren iragarki-taulan eta gardentasun atarian.

Horrenbestez, eta esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

ERABAKITZEN DA:

1. Aurkeztutzat jotzea deialdiaren 8.1.2 oinarrian adierazitako agiriak.

2. Gobernu Batzar honek 2022ko urtarrilaren 20an Román Chivite Fernandezen alde egindako izendapen proposamena berrestea. Haren bidez, Cintruenigoko Udaleko lan-kontratudun finko izendatu zen, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan aritzeko, probak gainditu eta puntuaziorik altuena lortu duen izangaia baita. Plantilla organikoan A35 zenbakia duen lanpostu hutsa esleitu zaio, lan-araubidekoa.

3. Erabaki hau jakinaraztea interesdunari, Udaleko Langileriaren alorrari eta udal Kontu-hartzailetzari, behar diren ondorioak sor ditzan.

4. Izendapenaren berrespena argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, deialdiaren 9.1 oinarrian ezarritakoarekin bat, eta agintzea argitara dadila Cintruenigoko Udaleko iragarki-taulan eta gardentasun atarian.

(...)

7. Erabaki honen aurka, errekurtso hauek aurkez daitezke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako erabakia edo egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Cintruenigon, 2022ko azaroaren 11n.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2215563