241. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

470E/2022 FORU AGINDUA, azaroaren 17koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nerea Álvarez Arruti andrea Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Gizarte Osasuna Sustatzeko Zerbitzuko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Urriaren 14ko 242/2015 Foru Dekretuaren bidez, uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretua aldatzen da, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoa sortu eta bere estatutuak onesten dituena. Haren 45. artikuluak ezartzen du zerbitzuetako, ataletako eta unitateetako buruak azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz izendatuko eta kargutik kenduko direla, horren bidez arautu baitzen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko modua.

Urriaren 14ko 242/2015 Foru Dekretuaren bidez, uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretua aldatu zen, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua sortu eta bere estatutuak onesten dituena. Haren 11. artikuluan langileriaren arloan ezartzen diren eskudantziez baliatuz, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko arauak ematen dituen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriaren 6. apartatuari jarraituz.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak aurkeztutako proposamena ikusirik,

AGINTZEN DUT:

1. Nerea Álvarez Arruti andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Gizarte Osasuna Sustatzeko Zerbitzuko buru izendatzea bitarte baterako. Izendapenak 2022ko abenduaren 12tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau Nerea Álvarez Arruti andreari jakinaraztea, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasun Zuzendaritza Nagusira, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari eta Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzura.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2022ko azaroaren 17an.–Osasuneko kontseilaria, Santos Induráin Orduna.

Iragarkiaren kodea: F2215430