240. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 1a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2022-EXT-20

Ebroko Konfederazio Hidrografikoko ur komisarioak 2022ko uztailaren 12an erabakita, ofizioz eman zaio hasiera ur aprobetxamendu baten emakidarako eskubidea amaitzeko espedienteari, iraungita dagoelako. Hauek dira aprobetxamenduaren:

Ezaugarriak:

Titularra: Casimiro Cerdán Setuaín.

Xedea: azienda hornitzeko eta baratza ureztatzeko emakida bat amaitzea (2005-A-270).

Ur-ibilgua: Erro ibaia.

1. hargunearen koordenatuak: UTMX: 626499; UTMY: 4755481.

2. hargunearen koordenatuak: UTMX: 626687; UTMY: 4755751.

Udalerria: Erro (Nafarroa).

Batez besteko emaria kontsumo handieneko hilean, hargune guztiak hartuta: 0,004 l/s-koa; horietatik 0,003 l/s 0,03 ha ureztatzeko dira (4. poligonoa, 936. lursaila), eta 0,001l/s, azienda hornitzeko.

Eskubidearen titulua: Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren 2007ko otsailaren 7ko ebazpena.

Inskripzioaren datuak: Ur Erregistroko A atala, 50. liburukia, 142. orria.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren Jendaurreko Informazioaren Zerbitzuan (Sagasta pasealekua 24-28, Zaragoza), bulego orduetan (9:00etatik 14:00etara). Aurrez aurre jasotzeko beharrezkoa izanen da aldez aurretik hitzordua eskatzea 976711000 telefonoan edo informacionciudadana@chebro.es posta elektronikoan.

Era berean, aipatutako agiriak epe horretan ikusten ahalko dira arroaren erakundearen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx.

Edozein pertsona fisikok edo juridikok egiten ahalko du alegaziorik ezarritako epean, baina alegaziorik egiteak ez dio ematen egiten duenari espedientean interesduna delako izaera.

Zaragozan, 2022ko azaroaren 2an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2214966