240. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Deialdia, dirulaguntzak emateko 2023an kulturaren, hezkuntzaren, kirolaren, berdintasunaren, gazteriaren eta landa garapenaren arloetan jarduerak egiten dituzten entitateei. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 659314.

Tebas-Muru Artederretako Udaleko alkate Yolanda Obanos Irurek 2022ko azaroaren 16an emandako Alkatetzaren Ebazpena, zeinaren bidez onesten baita urteko deialdia, dirulaguntzak emateko kulturaren, hezkuntzaren, kirolaren, berdintasunaren, gazteriaren eta landa garapenaren arloetan jarduerak egiten dituzten Tebas-Muru Artederretako entitateei, 2023ko ekitaldirako.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/659314).

Eskaerak aurkezteko epea eta lekua.

Eskaerak aurkezteko 30 egun balioduneko epea izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzen denetik hasita.

Udalaren behin betiko ebazpenak eta iragarki-taulan argitaratzea: Udalak hilabeteko epean ebatziko ditu eskaerak, haiek aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

Eskabideak Tebas-Muru Artederretako Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira (Karrika Nagusia, 42), 09:00-14:00 ordutegian, edo urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako tokietako batean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

Tebas-Muru Artederretan, 2022ko azaroaren 16an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L2215343