240. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Gora jotzeko 22-1369 errekurtsoa, honako honi buruzkoa: ekonomialari lanpostu bat bihurtzea erdi mailako tituludunaren lanpostua, bateraezintasuna duena

Tokiko Gobernu Batzordeak erabaki bat hartu zuen 2022ko otsailaren 21ean (12/SG), ekonomialari lanpostu bat bihurtu zedin erdi mailako tituludunaren lanpostua, bateraezintasuna duena (2022ko 47. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 7koa). Horren kontrako berraztertzeko errekurtsoa jarri zen, eta isilbidezko ezespena jaso. Isilbidezko ezespen horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jarri dute Nafarroako Administrazio Auzitegian M.ª Eugenia Eslava Satrústeguik eta Elisa García Leránozek.

Interesdun guztiei jakinarazten zaie, eta epatze deia egiten zaie, agertu daitezen hamar egun balioduneko epean, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea, 10; Iruña. Sarrera Ezkirotz kaletik); hori guztia, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).

Iruñean, 2022ko azaroaren 21ean.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2215568