240. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

METAUTEN

Xehetasun-azterketa, Ollobarrengo 80. lurzatian. Hasierako onespena

Metautengo alkateorde Cristina Zudaire Landak, 2022ko azaroaren 21ean emandako 2022/0052 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Ollobarrengo 80. lurzatirako xehetasun-azterketa, ixteko eta eusteko horma bat eraikitzeko. Azterketa Urquia Lus teknikariak idatzi du eta Oihana Berza Martínezek eta Igor Armañanzas Larrodek sustatu dute.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta zabalkunde handieneko egunkarietan iragarkia jarrita, nahi duenak espedientea azter dezan eta egoki iruditzen zaizkion alegazio edo oharrak aurkez ditzan.

Metautenen, 2022ko azaroaren 22an.–Alkateordea, Cristina Zudaire Landa.

Iragarkiaren kodea: L2215640