240. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Aldaketa, Udal Planeko hirigintza arau orokorretan. Hasierako onespena

Alkate udalburuak, 2022ko azaroaren 21ean emandako ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen determinazio xehatu batzuk aldatzea Udalaren Hirigintza Planean; zehazki, hirigintza arau orokorretako 17. eta 21. artikuluak eta erabilera arau orokorretako 1., 3., 9,. 10., 12. eta 13. artikuluak. Aldaketaren sustatzailea udala bera da, eta helburu du erabileren gaineko araudi orokorra aldatzea erabilera xehatuei dagokienez.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.3 eta 72. artikuluetan xedatutakoarekin. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria osoko bilkurari igorriko zaio behin betiko onets dezan, bidezkoa bada.

Mendabian, 2022ko azaroaren 22an.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2215629