240. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Hiri-jarduketarako plan berezia, 6. poligonoko 60. lurzatian. Hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2022ko azaroaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat 6. poligonoko 60. lurzatian, Cesar Redin Aristuk eta Ana Ruiz Radak sustatuta.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Irunberrin, 2022ko azaroaren 18an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2215439