240. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Finkak normalizatzeko proiektua UA-27 unitatean. Jendaurrean jartzea

Lesakako Udalak, 2022ko azaroaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2. poligonoko 7. partzela eta bide-sarerako jabari publikoko lurzoru zati baten finkak normalizatzeko proiektua.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 155. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Lesakan, 2022ko azaroaren 21ean.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2215473