240. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Herri-lurren desafektazioa, 11. poligonoko 1695. lurzatian. Hasierako onespena eta jendaurrean jartzea

Larragako Udalak, 2022ko urriaren 27an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 20.400,00 metro koadroko herri-lurren eremu bat desafektatzea 11. poligonoko 1695. lurzatian (I azpilurzatia), haren erabilera lagatzeko Florencio Suescun Construcciones SLU merkataritza-sozietateari, han paratu nahi baitu eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak tratatzeko instalazio bat .

Interesdun guztiek aztertzen ahalko dute espedientea, eta egoki iritzitako alegazioak edo erreklamazioak aurkeztu, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz ezarritakoarekin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 143. artikuluan (urriaren 18ko 280/1900 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen).

Publizitatea eta lehia askea bermatze aldera, eta proiektuan interesa duen beste pertsonaren bat egon daitekeenez, iragarki hau argitaratzen da, halaber, Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 102. eta 106.1 artikuluetan aurreikusitako ondorioetarako (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsia). Helburu berarekin, proiektua jendaurrean jartzen da 30 egun baliodunean, aipatutako Erregelamenduaren 106.4 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Larragan, 2022ko azaroaren 18an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2215431