240. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Jendaurreko informazioa, 5. poligonoko 636. lurzatiaren balio gehikuntzaren 100eko 10 lagatzeko hirigintza-hitzarmenaren gainean

Cascanteko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022ko azaroaren 18an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hirigintza-hitzarmen bat, "Cubero Gómara Natalia y Ruíz Ruíz Francisco Javier" sozietatearekin hitzartuko dena Cascanteko 5. poligonoko 636. lurzatiaren balio gehikuntzaren 100eko 10 Cascanteko Udalari lagatzeko.

Jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategineko 24.2 eta 25.5 artikuluekin.

Epe horretan, interesdunek hirigintza-hitzarmenaren hasierako testua aztertzen ahalko dute Udalaren bulegoetan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezteko. Halaber, interesdunen eskura egonen da Udal honen egoitza elektronikoan: [http://cascante.sedelectronica.es].

Cascanten, 2022ko azaroaren 21ean.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2215500