240. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Hiri-jarduketarako plan berezia, Onekako beheko solairuko lokalak etxebizitza gisa erabiltzeko

Berriozarko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2022ko azaroaren 16an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat, baimendutako erabilerak aldatzeko Berriozarko Arau Subsidiarioetako "C" unitatean (katastroko 18. poligonoko 352 eta 354 arteko lurzatiak eta 372 eta 379 arteko lurzatiak), Gestión La Muga SL merkataritza-sozietateak (B31829161) sustatuta.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Agiriaren testua kontsultagai egonen da www.berriozar.es egoitza elektronikoko iragarki-taulan.

Berriozarren, 2022ko azaroaren 22an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2215670