240. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Euskara ikasteko dirulaguntzen deialdi publikoa: 2022/2023 ikasturtea. Laburpena

DDBN (Identif.): 659845.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/659845).

Berriobeitiko Udalak, bere Euskara Zerbitzuaren bitartez, euskara ikastea bultzatzeko jarduerak bultzatzea proposatzen du, horrek sortzen dituen gastuak zati batean edo osorik finantzatuz. Diruz lagunduko dira 2022ko uztailetik 2023ko ekainera bitartean egindako ikastaro estentsiboak, trinkoak edo barnetegiak eta autoikaskuntzako ikastaroak.

Baldintzak:

a) 16 urtetik gorakoa izatea.

b) Berriobeitiko udalerrian erroldatuta egotea, gutxienez 6 hilabeteko antzinatasunarekin, laguntza-eskaera egiten den egunetik zenbatzen hasita, eta laguntza eskatzen den ikastaroak irauten duen bitartean.

c) Matrikulatutako ikastarora gutxienez %70 joatea.

Eskaerak Udaleko Erregistroan (aurrez aurre edo telematikoki) aurkeztu ahal izango dira, honako bi epe hauen barruan:

a) Abenduaren 1etik 16ra.

b) 2023ko ekainaren 1etik uztailaren 4ra.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa, gainontzeko betekizunekin batera, deialdiaren testu osoan zehazten da.

Berriobeitin, 2022ko azaroaren 21ean.–Alkatea, Raul Julio Bator Perez.

Iragarkiaren kodea: L2215489