240. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MAÑERUIBARKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

Berraztertzeko errekurtsoa deialdi honen aurka: deialdia, lanpostu hutsak bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek premiazko neurri batzuk ditu hizpide, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan)

Mañeruibarko Administrazio Zerbitzuen Batasuneko buruak urriaren 11ko 17/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zuen deialdi bat, lanpostu hutsak bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, Mankomunitate horretan aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Deialdia 2022ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 7an, eta Arturo Hernández Armendárizek berraztertzeko errekurtsoa jarri du ebazpen horren bidez onetsitako oinarrien aurka.

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Mañeruibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunaren Erregistro Orokorrean (Udaletxe plaza 1, Zirauki), Batasunaren Erregistro Orokor Elektronikoan edo lege horretan adierazitako edozein bide erabiliz.

Interesdunek errekurtsoaren kopia bat eskatzen ahalko dute Mañeruibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunaren Erregistro Orokor Elektronikoan, eta horretarako posta elektronikoko helbide bat adierazi beharko dute eskabidean, kopia hara bidaliko zaie eta.

Ziraukin, 2022ko azaroaren 23an.–Batasuneko burua, Rubén Senosiáin Urbistondo.

Iragarkiaren kodea: L2215694