240. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

258/2022 EBAZPENA, azaroaren 22koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez baimentzen baita Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 3ko 244/2022 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzea.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 3ko 244/2022 Ebazpenaren bidez onesten dira, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan, oposizio-lehiaketa bidezko sistemaren bidez kidego hauetan sartzeko hautapen prozedurak, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuak betetzeko: Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoa, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoa eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoa.

Deialdiaren IV. eranskinean (Gai-zerrenda) paragrafo bat falta da. Hortaz, 1996ko otsailaren 1eko Aginduaren aurretik, hau agertu behar da: "–1993ko irailaren 9ko Agindua (1993ko irailaren 21eko Estatuko Aldizkari Ofiziala, https://www.boe.es/boe/dias/1993/09/21/pdfs/A27400-27438.pdf), zeinaren bidez onetsi baitziren Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoetako espezialitate batzuetan sartzeko, espezialitate berriak lortzeko eta mugikortasuna izateko prozeduretan erabiliko diren gai-zerrendak, ekainaren 4ko 850/1993 Errege Dekretuak arautuak".

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluaren arabera, "administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak".

Era berean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125.1 artikuluak xedatzen duenez, "egintza edo xedapena eman duen organoari egokituko zaio errebokatzea kargak ezartzen dituzten egintzak edo pertsonen kalterako diren egintzak, eta zuzentzea administrazio-egintza eta -xedapenenetan egiten diren akats material, aritmetiko eta egitatezkoak".

Kontuan hartuta egitatezko akats ageriko bat dela, espedientean dagoen dokumentaziotik beretik ondorioztatu daitekeenez, bidezkoa da zuzentzea Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 3ko 244/2022 Ebazpenaren IV. eranskinean atzemandako akatsa.

Horiek horrela, erabiliz Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. Akats material bat dela eta, zuzentzea Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 3ko 244/2022 Ebazpenaren IV. eranskina. Horrenbestez, 1996ko otsailaren 1eko Aginduaren aurretik, hau agertu behar da: "–1993ko irailaren 9ko Agindua (1993ko irailaren 21eko Estatuko Aldizkari Ofiziala, https://www.boe.es/boe/dias/1993/09/21/pdfs/A27400-27438.pdf), zeinaren bidez onetsi baitziren Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoetako espezialitate batzuetan sartzeko, espezialitate berriak lortzeko eta mugikortasuna izateko prozeduretan erabiliko diren gai-zerrendak, ekainaren 4ko 850/1993 Errege Dekretuak arautuak".

2. Ebazpen hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Prozeduren Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau eta IV. eranskin aldatua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

4. Ebazpen honen eta IV. eranskin aldatuaren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Iruñean, 2022ko azaroaren 22an.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Amalia Cuartero Arteta.

IV. ERANSKINA

Gai-zerrendak

Deitutako espezialitateei aplikatu beharreko gai-zerrendak arau honetan argitaratutakoak dira:

–1993ko irailaren 9ko Agindua (1993ko irailaren 21eko Estatuko Aldizkari Ofiziala, https://www.boe.es/boe/dias/1993/09/21/pdfs/A27400-27438.pdf), zeinaren bidez onetsi baitziren Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoetako espezialitate batzuetan sartzeko, espezialitate berriak lortzeko eta mugikortasuna izateko prozeduretan erabiliko diren gai-zerrendak, ekainaren 4ko 850/1993 Errege Dekretuak arautuak.

–1996ko otsailaren 1eko Agindua (1996ko otsailaren 13ko Estatuko Aldizkari Ofiziala, https://www.boe.es/boe/dias/1996/02/13/pdfs/C00001-00096.pdf), zeinaren bidez onetsi baitziren Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoetako espezialitate batzuetan sartzeko, espezialitate berriak lortzeko eta mugikortasuna izateko prozeduretan erabiliko diren gai-zerrendak.

–ECD/1752/2015 Agindua, abuztuaren 25ekoa (2015eko abuztuaren 28ko Estatuko Aldizkari Ofiziala, https://www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2015-9452), zeinaren bidez onetsi baitziren Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoan sartzeko, bertara igotzeko eta espezialitate berriak lortzeko prozeduretan erabiliko diren gai-zerrendak, musika eta dantza irakaskuntzei loturiko espezialitateetan.

–ECD/826/2004 Agindua, martxoaren 22koa (2004ko martxoaren 31ko Estatuko Aldizkari Ofiziala, https://www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2004-5771), zeinaren bidez onetsi baitziren Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoan eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoan sartzeko, bertara igotzeko eta espezialitate berriak lortzeko prozeduretan erabiliko diren gai-zerrendak.

Gai-zerrendan LOGSEri buruz dauden aipamen guztiak indarrean dagoen Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoari buruzkoak direla ulertu behar da.

Iragarkiaren kodea: F2215673