24. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

3154/2021 EBAZPENA, abenduaren 30ekoa, Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, Etxebizitzako zuzendari nagusiaren apirilaren 6ko 541/2021 Ebazpenaren bidez baimendutako gastua aldatzen duena. 541/2021 Ebazpen horrek urriaren 16ko 234/2020 Ebazpena aldatu zuen, zeinaren bidez lehendik dauden eraikinetan birgaitze energetikoko jarduketak egiteko dirulaguntzaren deialdia onetsi baitzen (PREE programa), 737/2020 Errege Dekretuaren arabera, baita dirulaguntza horren oinarri arautzaileak ere. DDBN identifikazioa: 529043.

Abuztuaren 4ko 737/2020 Errege Dekretuaren bidez, lehendik dauden eraikinetan birgaitze energetikoko jarduketak egiteko laguntzen programa onetsi zen, eta programa horretako laguntzen zuzeneko kontzesioa autonomia-erkidegoen eta Ceutako eta Melillako hiri autonomoen esku utzi zen. Nafarroako Gobernuak 2020ko abuztuaren 26an hartutako Erabakiaren bidez, Etxebizitza Zuzendaritza Nagusia izendatu zen errege dekretu horretan aurreikusitako laguntzen unitate onuradun, eta zuzendaritza nagusi horri esleitu zitzaion arau horretan ezarritako laguntzak emateko prozedura tramitatzeko eskumena.

2020ko irailaren 20an, Etxebizitzako zuzendari nagusiak laguntza horiek onartu zituen Nafarroako Foru Komunitatearen partetik, eta ordainketa eskatu zuen berariaz, 737/2020 Errege Dekretuaren seigarren artikuluaren bigarren puntuan ezarritakoari jarraikiz; zehazki, 4.125.000 euro.

Etxebizitzako zuzendari nagusiak urriaren 16ko 234/2020 Ebazpenaren bidez, lehendik dauden eraikinetan birgaitze energetikoko jarduketak egiteko dirulaguntzaren deialdia onetsi zen (PREE programa), 737/2020 Errege Dekretuaren arabera, baita dirulaguntza horren oinarri arautzaileak ere.

2021eko martxoaren 8an, IDAEko Zuzendartza Nagusiak aditzera eman zuen abuztuaren 4ko 737/2020 Errege Dekretuan PREE programarako ezarritako aurrekontua 7.676.283,86 euroan handitu zela.

Egun horretan berean, Etxebizitzako zuzendari nagusiak laguntza horiek onartu zituen Nafarroako Foru Komunitatearen partetik, eta ordainketa eskatu zuen berariaz, 737/2020 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraikiz; zehazki, 7.676.283,86 euro.

IDAE-Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Institutua enpresa-erakunde publikoko lehendakariaren 2021eko martxoaren 12ko Ebazpenaren bidez, 7.676.283,86 euroko laguntza eman zitzaion Nafarroako Foru Komunitateari, eta ordaintzeko agindua eman zen.

Etxebizitzako zuzendari nagusiak apirilaren 6an emandako 541/2021 Ebazpenaren bidez, aldatu zen urriaren 16ko 234/2020 Ebazpenaren bidez baimendutako gastua. 234/2020 Ebazpen horrek lehendik dauden eraikinetan birgaitze energetikoko jarduketak egiteko dirulaguntzaren deialdia onetsi zuen (PREE programa), 737/2020 Errege Dekretuaren arabera, baita dirulaguntza horren oinarri arautzaileak ere.

2021eko uztailaren 27an, IDAEko Zuzendaritza Nagusiak aditzera eman zuen abuztuaren 4ko 737/2020 Errege Dekretuan PREE programarako ezarritako aurrekontua 10.323.716,14 euroan handitu zela.

Egun horretan berean, Etxebizitzako zuzendari nagusiak laguntza horiek onartu zituen Nafarroako Foru Komunitatearen partetik, eta ordainketa eskatu zuen berariaz, 737/2020 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraikiz; zehazki, 10.323.716,14 euro.

IDAE-Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Institutua enpresa-erakunde publikoko lehendakariaren 2021eko uztailaren 28ko Ebazpenaren bidez, 10.323.716,14 euroko laguntza eman zitzaion Nafarroako Foru Komunitateari, eta ordaintzeko agindua eman zen.

Aipatutako 737/2020 Errege Dekretuaren 9. artikuluak ezartzen du aurrekontu erabilgarriaren gehienez ere %3,6 erabiltzen ahal dela diruz lagundutako jarduketei egozten ahal zaien zeharkako kostu gisa. Beraz, autonomia erkidegoek eta Ceuta eta Melilla hiriek, laguntzen zuzeneko onuradunak diren aldetik, zilegi izanen dute diruz lagundutako jarduketei kostu hori egoztea, betiere arrazoibidez dagokion neurrian, oro har onartuta dauden kontabilitate-printzipio eta -arauei jarraikiz, eta kostu horiek diruz lagundutako jarduketak benetan egiten diren aldiari badagozkio. Aurrekoarekin bat etorriz, Gobernuak 2021eko azaroaren 24an hartutako Erabakiaren bidez, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari baimena eman zitzaion Etxebizitza Zuzendaritza Nagusian egiturazko hiru lanpostu sortzeko eta hiru urtez aldi baterako betetzeko. Horretarako, 436.500,18 euroko kostua kalkulatu zen. Horrela, deialdira 9.887.215,96 euro bideratu dira (10.323.716,14 euro ken 436.500,18 euro).

Dirulaguntza horiek arautzeko oinarrien laugarren klausulak hauxe ezartzen du, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31. artikuluan xedatutakoa aplikatuz: “Aurreikusita dago gehienez ere 18 milioi euro bitarteko kreditu osagarria izatea, Estatuko funts gehiagorekin finantzatuko den kreditua sortuta, 737/2020 Errege Dekretuaren 9.8 artikuluan xedatu bezala. Kasu horretan, ez da beste deialdi bat egin beharko.” Era berean, artikulu horretan xedatutakoa betetzeko asmoz, laugarren klausulan adierazten da ezen gastu gehigarriaren igoera baimendu eta argitaratzeak ez dakarrela eskaerak aurkezteko beste epe bat irekitzea, ezta ebazpena eman eta jakinarazteko gehieneko epearen kontaketa berriz hastea ere.

Goian aipatutako 31. artikuluak ezartzen du ezen deialdia onesteko eskumena duen organoak baimendu beharko duela kreditu osagarria, kasua bada, eta deialdiaren baldintza beretan argitaratu.

Bestalde, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 40. artikuluaren 5. apartatuak ezartzen duenez, aurrekontua betearazteko eskumenak alde batera utzi gabe eta lege mailako arau batek berariaz baimendutako kasuetan izan ezik, hurrengo ekitaldietan gastua eragiten duten espedienteek Nafarroako Gobernuaren aurretiazko baimena beharko dute etorkizuneko ekitaldiei egotzitako gastuaren zenbatekoa 2.000.000 eurotik gorakoa denean.

Nafarroako Gobernuak abenduaren 29an hartutako Erabakiaren bidez, baimena eman zaio Etxebizitzako zuzendari nagusiari urte anitzeko gastu konpromiso gehigarri bat hartzeko, 9.887.215,96 eurokoa, lehendik dauden eraikinetan birgaitze energetikoko jarduketak egiteko dirulaguntzen deialdia tramitatzeko (PREE programa), 737/2020 Errege Dekretuaren arabera.

Horregatik guztiagatik, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Etxebizitzako zuzendari nagusiak apirilaren 6an emandako 541/2021 Ebazpenaren bidez baimendutako gastua aldatzea. 541/2021 Ebazpen horrek urriaren 16ko 234/2020 Ebazpena aldatu zuen, zeinaren bidez lehendik dauden eraikinetan birgaitze energetikoko jarduketak egiteko dirulaguntzaren deialdia onetsi baitzen (PREE programa), 737/2020 Errege Dekretuaren arabera, baita dirulaguntza horren oinarri arautzaileak ere.

2. 9.887.215,96 euroko gastu gehigarria egiteko baimena ematea, 2021eko gastu-aurrekontuen partida honen baliokide diren aurrekontu partiden kargura: 320000-32100-7800-261402 partida, “PREE programako dirulaguntzak. Eraikinen birgaitze energetikoa”, E-20/000278-01 PEP elementua (deialdiaren kodea: 529043). Gastua honela banatuko da:

–3.441.238,72 euro, 2022ko gastu-aurrekontuan dagokion partidaren kargura.

–3.441.238,72 euro, 2023ko gastu-aurrekontuan dagokion partidaren kargura.

–3.004.738,52 euro, 2024ko gastu-aurrekontuan dagokion partidaren kargura.

3. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Atalera, Etxebizitza Zerbitzura eta departamentuan dagoen kontu-hartzailetza delegatura, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Agintzea ebazpen hau argitara dadila Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta www.vivienda.navarra.es webgunean.

Iruñean, 2021eko abenduaren 30ean.–Etxebizitzako zuzendari nagusia, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: F2118483