24. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

70/2022 EBAZPENA, urtarrilaren 12koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, osasun mentaleko erizain espezialistaren lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 4ko 460E/2020 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan osasun mentaleko erizain espezialistaren 9 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2020ko 132. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 17koan.

2020ko 238. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 13koan, deialdiaren gai-zerrendan zegoen akatsaren zuzenketa argitaratu zen.

Uztailaren 28ko 1149E/2020 Ebazpenaren bidez (2020ko 182. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 17koa), deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Irailaren 30eko 1510E/2020 Ebazpenaren bidez (2020ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 19koa), behin betiko zerrenda onetsi zen.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia amaiturik, hautapen prozesua puntuazio handienekin gainditzeagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaiak izendatzeko proposamena argitaratu zen 2021eko 262. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 17koan.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Horregatik, bidezko da izendatzea eta lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Pablo del Río Cristóbal jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, Osasun Mentaleko erizain espezialistaren lanpostua betetzeko, ehuneko hogeita hamahiruko edo gehiagoko desgaitasuna dutenen erreserba txandako izangaia; María Nieves Izco García andrea, Aiora Leache Alegría andrea, Laura García García andrea eta Álvaro Moreno Velasco jauna, igoera txandakoak; eta Jordi Urbiola Castillo jauna, Rubén Maeztu Ugarte jauna, Leticia Fernandino Zubieta andrea eta Pilar Abadía Casasus andrea, txanda irekikoak.

2. Izendatutako izangaiei lanpostu hauek esleitzea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan:

Pablo del Río Cristóbal jaunari, plantilla organikoan 71061 zenbakia duen lanpostua, Osasun Mentaleko Sareari atxikia.

María Nieves Izco García andreari, plantilla organikoan 71063 zenbakia duen lanpostua, Osasun Mentaleko Sareari atxikia.

Aiora Leache Alegría andreari, plantilla organikoan 71057 zenbakia duen lanpostua, Osasun Mentaleko Sareari atxikia.

Laura García García andreari, plantilla organikoan 71058 zenbakia duen lanpostua, Osasun Mentaleko Sareari atxikia.

Álvaro Moreno Velasco jaunari, plantilla organikoan 70859 zenbakia duen lanpostua, Osasun Mentaleko Sareari atxikia.

Jordi Urbiola Castillo jaunari, plantilla organikoan 71059 zenbakia duen lanpostua, Osasun Mentaleko Sareari atxikia.

Rubén Maeztu Ugarte jaunari, plantilla organikoan 71062 zenbakia duen lanpostua, elebiduna, euskararen B2 mailako ezagutzarekin, Osasun Mentaleko ID-Antsoain Sektoreari atxikia.

Leticia Fernandino Zubieta andreari, plantilla organikoan 71056 zenbakia duen lanpostua, elebiduna, euskararen B2 mailako ezagutzarekin, Osasun Mentaleko Sektoreari atxikia.

Pilar Abadía Casasús andreari, plantilla organikoan 71060 zenbakia duen lanpostua, elebiduna, euskararen B2 mailako ezagutzarekin, Osasun Mentaleko Sektoreari atxikia.

3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza, izendapena jakinarazi eta biharamunetik hasita. Epe horretan lanpostuaz jabetzen ez badira, ezinbesteko kasuetan salbu, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Adierazi behar da Rubén Maeztu Ugarte jaunak, Leticia Fernandino Zubieta andreak eta Pilar Abadía Casasús andreak euskarazko jakite maila zehaztuta duten lanpostu elebidunak betetzeko prozesuetan besterik ezin izanen dutela parte hartu, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 33.2 artikuluak ezartzen duen moduan.

5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Osasun Mentaleko Kudeatzailetza Zuzendaritzara), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

Iruñean, 2022ko urtarrilaren 12an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2200638