239. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IMARKOAINGO KONTZEJUA

Tokiko ehiza barrutia handitzeko proiektua

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea betetzeko, aditzera ematen da ezen hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, jendaurrean egonen dela Imarkoaingo Kontzejuko bulegoetan ehiza barrutia handitzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak handitutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.

Lurrak barrutiaren zati izanen dira, espresuki uko egiten ez bada hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Barrutian sartzekoak diren mugarteak: Zulueta (Noain).

Imarkoainen, 2022ko azaroaren 8an.–Kontzejuko burua, Ainhoa Arriaga León.

Iragarkiaren kodea: L2214968