238. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2023rako tasak aldatzea. Hasierako onespena

Iragarki honen bidez jakinarazten da ezen Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateak honako erabaki hau hartu zuela, 2023ko tasak onesteko, Mankomunitateak 2022ko azaroaren 10ean egindako osoko bilkuran:

1.–2023an oposizio eta lehiaketa prozeduretan parte hartzeko tasak.

• 10 euroko tasa, eskaera kudeatzeko.

2.–Hasiera batez onestea ordenantza hau aldatzea: Ordenantza, tasak arautzen dituena ur horniketarako eta hustuketarako. Aldaketaren bidez tasak ezarriko dira 2023rako.

ERANSKINA

Ur horniduraren eta hustuketaren ordenantza. Tarifak

Hornidura:

–Kuota finkoa, kontagailu bakoitzeko: 25,00 euro urtean.

–Kontsumitutako metro kubikoaren prezioa: 0,50 euro.

–Kontagailuaren alokairua: 10,00 euro urtean.

–Hornidura sareko hargunea: 250,00 euro.

Saneamendua:

–Kuota finkoa, saneamenduagatik: 25,00 euro urtean.

–Saneamendu sareko hargunea: 250,00 euro.

Auzotarrek eta interesdunek, oro har, hogeita hamar egun baliodun izanen dituzte, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea kontsultatzeko, eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko.

Urrotz-Hirian, 2022ko azaroaren 21ean.–Mankomunitateko burua, Elsa Plano Urdaci.

Iragarkiaren kodea: L2215492