238. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Logistikako biltegiko jarduera ezartzea

Bete dadin Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean eta haren Erregelamenduan xedatutakoa (martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsia), aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela Udaleko Hirigintza bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek.

Espediente zenbakia: 40/2022/AACC.

Sustatzailea: Joel Martínez Valencia.

Jarduera: logistikako biltegiko jarduera ezartzea.

Tokia: udal industrialdea, 3. zeharkako bidea 24 (6. poligonoa, 126. lurzatia, 1. azpieremua, 1.-5. unitateak).

Tuteran, 2022ko azaroaren 14an.–Hiri Garapen Jasangarriko Arloko zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2215208