238. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Jarduera sailkaturako lizentziaren eskaera.
Nekazaritzako makineriaren biltegi eta konponketa jarduera

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek. Hori dena, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48.1 artikuluan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Sustatzailea: Mohammed Saidi.

Jarduera: nekazaritzako makineriaren biltegia eta konponketa.

Tokia: 5. poligonoko 45. lurzatia (Almuza etorbidea, 35).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Sesman, 2022ko azaroaren 16an.–Alkatea, M.ª Rosario Echávarri Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2215286