238. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

Aldaketa, 2023rako zerga-tasa, tasa eta prezio publikoetan. Hasierako onespena

Santakarako Udalak, 2022ko azaroaren 8an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 2023an indarrean egonen diren karga-tasa, tasa eta prezio publikoetan.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Epe hori iraganik, inork erreklamaziorik aurkeztu ez badu, behin betiko onetsitzat hartuko da.

Santakaran, 2022ko azaroaren 15ean.–Alkatea, Jesús Luis Caparroso Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L2215250