238. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

2022ko Eguberriko ludotekaren prezio publikoa erregulatzen duen araua. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, 2022ko azaroaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko Eguberriko ludotekaren prezio publikoa erregulatzen duen araua.

Onetsitako araua jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta erreklamazioak eta iradokizunak egin ditzaten; hori guztia, bat etorriz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 49. artikuluarekin (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea).

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, araua behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Azkoienen, 2022ko azaroaren 15ean.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2215217