238. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, dirulaguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko, Iruñeko ikastetxe publikoetan eta itunduetan jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak egiteko, 2022-2023ko ikasturtea. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 660487.

Bat etorrita azaroaren 17ko Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoarekin, deialdiaren laburpena argitaratzen da; testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/660487).

Deialdi honen xedea da dirulaguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko prozedura garatzea, deialdi honetako B) letran zehaztutako jarduketak egiteko, horrela betez Iruñeko Udalaren Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak xedatutakoa, zeina Iruñeko Udaleko Osoko Bilkurak 2005eko azaroaren 3an hasiera batez hartutako erabakiaren bidez onartu baitzuen –erabaki hori behin betiko bihurtu zen, jendaurreko epean erreklamaziorik aurkeztu ez zelako–. Deialdi honetan aurreikusi gabeko orotan, Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorreko aginduak izanen dira aplikagarri. (2006ko 21. NAOn, otsailaren 17koan, argitaratua).

Iruñean, 2022ko azaroaren 23an.–Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteriako zinegotzi ordezkaria, Fernando Sesma Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2215661