238. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZKO KONTZEJUA

Olazko herri-lurretako 13. lurzatiaren (baratzea) aprobetxamendua. Zuzeneko eta lehentasunezko adjudikazioa herritarren artean

Olazko Kontzejuak, 2022ko abuztuaren 13an egindako osoko bilkura berezian, erabaki zuen prozedura bat irekitzea, adjudikatzeko Olazko herri-lurretako 13. lurzatia (baratzea). Horretarako, hamabost egun balioduneko epea irekiko da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan interesdunek eska dezaten herri-lurretako 13. lurzatiaren (baratzea) aprobetxamenduaren adjudikazioa, herritarren arteko zuzeneko eta lehentasunezko adjudikazioen bidez. Horretarako, beharrezkoa izanen da behar diren baldintzak betetzea; hots, Olazko baratzeen erabilera arautzen duen ordenantzan ezarritako baldintzak. Halaber, ebaluazioa egin ondoren adjudikaziorik lortzen ez duten eskatzaileak geldituko dira itxarote-zerrenda batean, eta adjudikazio-prozedura orokor bat egiten ez den bitartean beste lurzatiren bat libre gelditzen bada, hura eskuratzen ahalko dute, zuzeneko adjudikazioaren bitartez.

Olazko Kontzejuko iragarki-taulan dago informazio zehatza, baita www.concejodeolaz.com web-orrian ere.

Olatzen, 2022ko azaroaren 12an.–Kontzejuko burua, Jesús Erburu Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L2215172