238. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa, Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalean (1. ordenantza). Espedientearen hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2022ko azaroaren 15ean egindako osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea honako ordenantza hau aldatzeko espedientea: ordenantza fiskala, arautzen duena Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga. (2517/2022 espedientea).

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean 30 egunean, aurkez daitezen haren aurkako erreklamazioak eta/edo alegazioak.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkezten ez bada.

Noain Elortzibarren, 2022ko azaroaren 16an.–Alkatea, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2215390