238. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

47. udal ordenantza, arautzen dituena eraikinak zaharberritzeko Udalaren laguntzak. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2022ko azaroaren 15ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Hasiera batez onestea 47. udal ordenantzaren 1., 2., 3., 6., 8., 10. eta 14. artikuluen aldaketa. Ordenantza horrek Noain Elortzibarren eraikinak zaharberritzeko Udalaren laguntzak arautzen ditu.

Beraz, interesdun guztiei jakinarazten zaie, egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten, iragarki hau argitaratu eta 30 eguneko epean.

Kontsultarako dokumentazioa Noain Elortzibarko Udalaren bulegoetan egonen da eskatzen dutenen eskura.

Noain Elortzibarren, 2022ko azaroaren 16an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2215333