238. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

2023ko udal zergen portzentajeak eta karga-tasak. Hasierako onespena

Milagroko Udalak, 2022ko azaroaren 15ean egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zituen udal zergen portzentajeak eta karga-tasak.

Espedientea, Udaleko Idazkaritzan baitago, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek hura azter dezaten eta, behar izanez gero, aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien alegazioak, kexak eta oharrak, epe horretan.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, erabakia behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Milagron, 2022ko azaroaren 17an.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Iragarkiaren kodea: L2215366