238. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Oftalmologiako barrutiko fakultatibo espezialisten 7 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamen osagarria.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Oftalmologiako barrutiko fakultatibo espezialisten 7 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 9. oinarrian xedatutakoa betez, deialdi horretako kalifikazio epaimahaiak hautapen prozesua gainditu duten izangaien izenen zerrenda aurkeztu du, lortutako puntuazioaren araberakoa, eta, horrekin batera, probak gainditu eta puntuaziorik altuenak izateagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal diren eta baldintzak betetzen dituzten izangaiak izendatzeko proposamena. Deialdi hori 2020ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 30ekoan. Proposamen hori 2022ko 121. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 20koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak irailaren 5ean emandako 2275/2022 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatu zituzten Oftalmologiako barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitu zitzaien. Ebazpen hori 2022ko 196. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 3koan.

Izendapena egin ondotik, Oftalmologiako barrutiko fakultatibo espezialistaren lanpostuan borondatezko eszedentzia eman zaie, jabetza hartzeko egunetik beretik hasita, txanda irekiko izangai hauei: Patricia Pontón Méndez andrea eta Laura Tabuenca del Barrio andrea; izan ere, une horretan zerbitzu finkoak ematen ari ziren administrazio publiko honetan edo beste batean.

Horrenbestez, eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoa betez, txanda irekian probak gainditu dituztenen zerrendan hurrengo diren izangaiek beteko dituzte lanpostuak, baldin eta lanpostua hautatu badute eta eskatutako baldintzak betez gero.

Horrenbestez, bidezkoa da:

1. Izendapen proposamena osatzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Oftalmologiako barrutiko fakultatibo espezialisten 7 lanpostu betetzeko, honako hauen alde:

–Txanda irekia:

BARREALES PÉREZ, CARLA

ANSA ECHEGARAY, LUIS

2. Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aipatu oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

3. Hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko azaroaren 15ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Pedro Ardaiz Labairu.

Iragarkiaren kodea: F2215273