238. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

Ordenantza, Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituena. Indargabetzea

Elizagorriko Udalak, 2022ko azaroaren 11n egin osoko bilkuran, legeak eskatutako gehiengoarekin, erabaki zuen hasiera batez onestea Elizagorriko Udalaren ordenantza hau indargabetzea: Ezkondu gabeko bikote egonkorren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, erabaki hau jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki-taulan paratuta, herritarrek eta bidezko interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Ohartarazten da hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko dela adierazitako epean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu.

Elizagorrian, 2022ko azaroaren 11n.–Alkatea, Máximo López Caro.

Iragarkiaren kodea: L2215177