238. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITURMENDI

Hirigintzako araudia, 2. poligonoko 203 lurzatiko aldaketari buruzkoa

Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariaren uztailaren 19ko 116E/2022 Foru Aginduaren bidez (2022ko 166. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 22koa), behin betiko onetsi da Iturmendiko Udal Plan Orokorraren aldaketa egituratzaile bat 2. poligonoko 203 lurzatian, Javier Goikoetxea Goikoetxeak sustatua.

Hartara, argitara ematen da onetsitako aldaketari dagokion araudia, bat etorriz ezarrita dagoenarekin apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea) eta uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1. artikuluan (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Iturmendin, 2022ko irailaren 19an.–Alkatea, Imanol Arbizu Perpiña.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2215502