238. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Ordenantza, laguntzak arautzen dituena jaiotza-tasa handitzeko eta haurren hazkuntzarako. Hasierako onespena

Gesalazko Udalak, 2022ko azaroaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza bat, laguntzak arautzen dituena jaiotza-tasa handitzeko eta haurren hazkuntzarako.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Muetzen, 2022ko azaroaren 16an.–Alkatea, Raquel Muñoz Lamoneda.

Iragarkiaren kodea: L2215346