238. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GORRONTZ-OLANOKO KONTZEJUA

Herri-ondasunen gaineko ordenantza. Hasierako onespena

Gorrontz-Olanoko Kontzejuak, 2022ko uztailaren 1ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi du, behar den quorumarekin, Gorrontz-Olanoko Kontzejuko (Ultzama) Herri-ondasunen erabilera, zainketa, berreskuratzea eta aprobetxamendua arautzen dituen ordenantza.

Jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesdunek erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Gorrontz-Olanon, 2022ko azaroaren 2an.–Kontzejuko burua, Periko Zunzarren Baigorri.

Iragarkiaren kodea: L2215277