238. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

2023rako zerga-tasak, prezio publikoak eta gainerako ordainarazpenak

Fontellasko Udalak, 2022ko azaroaren 10ean egindako osoko bilkuran, onetsi zuen espediente bat, tasen, zerga-tasen, prezio publikoen eta gainerako ordainarazpenen gainekoa, zeinak aplikatuko baitira 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearekin eta harekin bat heldu den gainerako legeriarekin, espedientea onetsi eta jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan, 30 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bidezko interesdunek azter dezaten eta, hala badagokio, erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten jarritako epearen barnean.

Zerga-tasak

–Lurraren kontribuzioa: % 0,330.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: % 4,20.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: udal indizea, 1,4.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

  • Koefizienteak: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeak ezarritako gehienekoak, balioaren gehikuntza sortu zen aldiaren arabera.
  • Karga-tasa: % 21.

–Zirkulazio zerga: Nafarroako Gobernuak onesten dituen tarifak.

Ondareko diru-sarrerak

–Ureztapenak: 15 euro erreguko.

Tasak eta prezio publikoak

–Konpultsa: 3 euro.

–Fotokopia: 0,2 euro.

–A3 fotokopia: 0,4 euro.

–Kolorezko fotokopia: 1 euro.

–Kolorezko A3 fotokopia: 2 euro.

–Ziurtagiria: 1 euro.

–Fax orria: 0,50 euro.

–Lurzati zedula: 1 euro.

–Ezkontza zibilaren tasa, herrian erroldatuta daudenentzat: 50 euro, betiere gutxienez ere bi ezkontideetako bat herrian erroldatua badago (ulertuko da erroldaturik dagoela baldin 2023ko apirilaren 1a baino lehen badaude erroldatuak). Zerbitzua astelehenetik ostiralera emanen da, jendea hartzeko ordutegi orokorrean.

–Nitxoak: 710 euro.

–Ibiak: 77 euro.

–Igerilekuak (erroldatutzat jotzen dira 2023ko apirilaren 1a baino lehenago hala agertzen direnak).

  • Bonuak:

Bainu-denboraldia hasi baino lehen edo hasitakoan 4 urte betetzen dituzten erabiltzaileek behar den bonua atera beharko dute.

  • Denboraldi osorako bonua:
    • Pertsona baten bonua: 45 euro.
    • Erroldatu gabeko pertsona baten bonua: 90 euro.
    • 10 urtetik beherako pertsona erroldatu baten bonua (2023ko ekainaren 1a baino lehen 10 urte bete ez dituena): 20 euro.
    • 10 urtetik beherako pertsona ez erroldatu baten bonua (2023ko ekainaren 1a baino lehen 10 urte bete ez dituena): 35 euro.
    • 65 urtetik gorako erroldatuen bonuak: 35 euro.
    • Erroldatu gabeko 65 urtetik gorakoen bonuak: 70 euro.
  • Hilabeteko bonuak:
    • Erroldatu gabeko pertsona baten bonua, hilabetekoa: 45 euro.
    • Pertsona erroldatu baten baten bonua, hilabetekoa: 30 euro.
    • 10 urtetik beherako pertsona erroldatu baten bonua, hilabetekoa (2023ko ekainaren 1a baino lehen 10 urte bete ez dituena): 20 euro.
    • 10 urtetik beherako pertsona ez erroldatu baten bonua, hilabetekoa (2023ko ekainaren 1a baino lehen 10 urte bete ez dituena): 35 euro.
    • 65 urtetik gorako pertsona erroldatuen bonuak: 25 euro.
    • Erroldatu gabeko 65 urtetik gorako pertsonen bonuak: 40 euro.
  • Sarrerak:
    • Haurren sarrerak (0-3 urte beteak): dohainik.
    • Haurren sarrerak (4-10 urte beteak): 3 euro.
    • Helduen sarrerak (11 urtetik aurrera): 7 euro.

Bonuen prezioei 5 euro gehitu dakieke, baldin eta, arauzko eskakizunak edo gomendioak betetzeagatik, beharrezkotzat jotzen bada aplikatzea kontrolatzeko sistema mugatu bat, sarbideak eta salmentak ordaintzeko plataforma telematikoen bidez.

Gimnasioko eta pilotalekuko bonuak:

–20 saioko bonuak: 45 euro.

–20 saioko bonua erroldatu gabeentzat: 60 euro.

–Eguneroko sarrerak gimnasioan eta pilotalekuan: 3 euro.

–Eguneroko sarrerak gimnasioan eta pilotalekuan, erroldatu gabeentzat: 5 euro.

Kirol pisten erabilera, taldeentzat:

–Kirol askotarako barreneko pista: 30 euro ordu bakoitzeko.

–Futbol zelai txikia: 110 euro ordu bakoitzeko.

–Padel-pista:

  • 4 euro pertsonako.
  • 15 orduko bonua: 45 euro pertsonako.
  • Igerilekuetako denboraldiko erabiltzaileentzako erabilera esklusiboa: 2,5 euro ordu bakoitzeko.

–Kalea obretarako okupatzea: Euro bat metro koadroko eta eguneko, laugarren egunetik aitzina.

–Higiezinak lehen aldiz okupatzeko lizentzia; oin berriko eraikinak: 191 euro/etxebizitza; zaharberritu, handitu edo egitura moldatzea: 147 euro/etxebizitza.

–Irekitzeko lizentziak edo jardueretakoak: 215 euro.

–Banantzeko lizentziak: 51 euro.

–Haurtzaindegia (eskolatzea eta jantokia), Nafarroako Gobernuak adierazten dituen tarifak.

–Ferietako saltokiak, barrakak: Euro bat metro koadroko eta eguneko.

Musika eskola, 2022-2023 ikasturtea:

Ikus taula osoa:

Hastapeneko matrikula, edo bakarrik solfeoa, kanpotarrentzat

30 euro

Hastapena (45 minutu)

17 euro/hilabetea

Solfeoa bakarrik

22 euro/hilabetea

Matrikula, kanpotarrentzat

55 euro

Musika-tresna bakarrik (30 minutu)

28 euro/hilabetea

Musika-tresna bakarrik (45 minutu)

34 euro/hilabetea

Solfeoa (60 minutu) eta musika-tresna (30 minutu)

50 euro/hilabetea

Solfeoa (60 minutu) eta musika-tresna (45 minutu)

56 euro/hilabetea

Solfeoa (60 minutu) eta bi musika-tresna (45 minutu eta 45 minutu)

80 euro/hilabetea

Bi musika-tresna (30 minutu eta 45 minutu)

62 euro/hilabetea

Udalaren lokalak lagatzea (Kultur Etxeko 1 eta 2 gelak):

Oro har: 150 euro ordu bakoitzeko.

Udal taldeak: 50 euro ordu bakoitzeko.

Beste lokal batzuk lagatzea, klaseak emateko:

5 euro ordu bakoitzeko.

Ostatuen terrazak:

6 euro metro koadroko, ordenantzaren arabera.

Fontellasen, 2022ko azaroaren 11n.–Alkatea, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L2215213